lunes, 11 de marzo de 2013

VITTORIA ETXEA


Izena: Casa Vittoria
Kokapena: Pantellería irla, Siciliako hegaldea
ArkitektoakLluís Clotet eta Óscar Tusquets 
Urtea: 1972
Arkitektura tipikoa: "damuso"
Proiektua: berrikuntza eta zabalkuntza





1972ko bizileku hau Siciliako hegoaldean dago, Pantellería irlan, oso harritsua eta mailakatua dena. Bertako arkitektura tipikoa "damuso" deitzen da, harrizko horma lodiak eta ganga apalduak erabiltzean  oinarritzen dena.

Gaur egun debekatuta dago oin berriko eraikuntzak egitea, baina badaiteke zabalkuntzak egitea. Vuittoria etxea orube aldapatsura egokitu zuten, etxe eskalonatu bihurtuz. Itsasotik ikusita, etxe honek eraikin-hondarrak direla ematen du: eraikina orube aldapatsutik ateratzen dela ematen du, eta haren aurrean zutabeak ditu, etxea desagerrarazten dutenak, eraikina ikusezin bihurtzen dutenak. Lurzoruaren izaeragatik, bertan eman beharreko erantzun arkitektonikoa tenplua izan behar zuen; hortaz, elementu arkitektoniko sinplea, kolomadia, bertoko eraikuntza itxiaren alboan, hau da, harrizko hormen ondoan jartzea erabaki zen. Itxuraz, eraikuntzak lursailean duen presentzia ikusten da, lursaila plano horizontalez eratutako bankalez osatuta dagoelako, zutabe bertikal eta horma horizontalak guztiarekin mozten duten bitartean.




Eraikina bi atal ditu: existitzen zen atala eta Clotet eta Tusquet arkitektoek berriturikoa. Existitzen zen eremua logela bihurtu zuten, jantzitoki bat zuena. Atal berrian, hau da, behekoan, egongela kokatu zuten, ekialdera orientaturiko sukalde bat zuena; bertan, obran eginiko eserleku batzuk proiektatu zituzten, espazioa eskailerekin lotzen zutena. Kanpoko eskailerak labako arrokan zizelkaturik daude, eta beheko erdi-estalitako terraza goikoarekin lotzen du, azkenengo honetatik barrura sartu ahal izateko.





sábado, 9 de marzo de 2013

PLANOAK ETA MAKETA

OINAK





ALTXAERAK ETA EBAKETAK






MAKETAK
kokapen maketa


kokapen maketa - habitata
kokapen maketa - maila ezberdinak








maketa kontzeptuala




maketa



atal finkoa eta formak sortutako espazioa
pasabidea: espazio banaketa




pasabidea: espazio banaketa


pasabidea: zutabeak eta altuera aldaketak

patioak
patioak





patioak
 
modulu mugikorrak




ATAL FINKOA

Zentraturik geratzen den nukleo baten inguruan (bainugela), egongela eta sukaldea daude. Hirurak kanpoaldearekin komunikatzeko, aire librean dagoen pasabidea dago, estalirik dagoen eremutik abiatuz.

Bainugela:  sartu bezain laster, ispilu altu eta handia topatzen dugu, konketa aurkitzen dugun moduan; konketaren azpian armairua dago, eta ezkerretarantz jarraitzen du, pixkat okertzen den bitartean. Ezkerretara eta atearen pareta berdinean komunontzia dago. Eskuinetara, ordea, dutxa dago.

Egongela: pasabidearen ezkerraldean dago, estalkiarekin jarraituz. Barrualde zabala dauka. Leihoz inguraturik dago, ingurunea behatu ahal izateko. Atearen ezkerraldean plataforma bat dago, haurrak eta nerabeak jolastu eta kirola egin ahal izateko; plataforma horren aurrean leiho handia dago, guztiz ireki daitezkeenak eta plataforma kanpoaldeko estalkiraino plataforma zabaltzea ahalbidetzen duena. 

Sukaldea: barra amerikana izateaz gain, paretari atxikiturik dauden altzariak daude. Bistak daude, bai errepiderantz bai etxebizitzaren alde pribatuenerantz. ate handiak daude, estalirik dagoen aldearen eta estali gabekoaren artean, nahi izatekotan mahaia ateratzeko.



ATAL MUGIKORRA


Altuera erdiko hormak: gelara sartu bezain laster gelaren atal pribatura iristen gara, 1,2 metroko altuera duen horma baten parean. Pareta honek atal pribatua gordetzen du, bisualki irekitasuna emanez baina ohea estaltzeko aukera emanez.

Patioak: sartzean leihoak ematen digun argitasunarekin topatzen  gara. Haren alboan paretan sartutako armairua dago, beste leiho baten parean. Horrek kanpoaldetik estalirik uzten duen repisa antzekoak eratzen du. Sarreraren planoan, behin atal pribatura iristean,  hormaren sartu-irtenek patio bat eratzen dute, bisten aldetik pribatua dena eta barrutik begiratuta kokapenaren aldetik berriz ere pribatua dena. Patio honek argitasuna sartea ahalbidetzen duen moduan pribatutasunak ematuen duen lasaitasuna transmititzen du.



ATAL FINKOA ETA MUGIKORRA



C moduko habitat honek patio edo plaza antzekoa sortu nahi du atal finkoa eta atal mugikorra instalaturik daudenean. Bi atalak lotzeko estalirik dagoen pasabide bat topatzen dugu, alde batetik atal finkoaren eta mugikorraren altuera ezberdinak lotzen dituena eta, bestalde, boladizoaren eta zutabeen bidez plano aldaketak eta pareten sartu-irteak errepesentatu nahi dituena, atal baten finkotasunetik atal mugikorraren dinamikotasunerako trantsizio moduan. 

martes, 5 de marzo de 2013

TOKIA

KOKAPENA

Pasaia Donibanen dagoen eremu bat da, Lizeoaren atzekaldean, Jaizkibelen. 
Hiritik gertu dago, irisgarria da, baina bertatik nahiko urrun dago zaratatik, argitik, trafikotik eta hiriko ezaugarri tipiko horietatik ihes egiteko.

Pasaia


Donibane
Plana







INFORMAZIOAREN KUDEAKETA

Tokia ulertzeko, planoak bilatu, lekua bisitatu, argazkiak atera, ingurua behatu, natura sentitu, neurriak atera, krokisak egin, bertan denbora pasa... egin dut, haren ezaugarriak barneratzeko eta bertan habitat bat eraikitzeko zein bertan bizitzeko leku aproposa den ikusi ahal izateko. 

Behin tokia nolakoa den ulertuta, informazio hori guztia kudeatu behar izan dut. 
Aurrena kokapen geografikoan zentratu naiz, 1. orrian ikusten den bezala.
Ondoren, bistak zehaztu ditut, lekua bertatik nola sentitzen den transmititzeko (2. irudia).
Gero, maila ezberdinak nolakoak diren aztertu dut; horretarako sestra-lerroak erabili ditut, beti nire eremuan zentratzen, eta itsas-mailatik begiratuta dagoen ikuspegia (San Pedrotik San Juan ikusita), 3. orrian agertzen den bezala.
Ostean, errealitatean toki honetara iristean hautematen dena transmititzen saiatu naiz; kasu honetan, bide bat bezalako distribuzioa egin dut orrian, sarbide-errepidetik hasita, norabide guztiak ikusirik, garrantzizko puntura iritsi arte, hau da, zuhaitz-horma (4. orria).
















PERTSONEN BEHARRAK

PERTSONEN AUKERAKETA ETA HAIENTZAKO ESPAZIOA

Lau adin ezberdinetako pertsona bana dago: haurra, nerabea, heldua, adindua.
Horietako hiru neskak dira, eta haurra mutila.
Lauentzako habitat bat eraki behar bada, laurok hainbat behar komun izango dituzte; ondoren, bakoitzaren ezaugarriak ikusirik, eremu pribatuak ezberdinak izango dira.

Hala ere, pertsonalitate ezberdinak izatea ez du esan nahi bateragarriak ez direnik. Hortaz, habitataren espazio komuna lauren aportazioen bidez eraikitzen da. 



krokisa

eskema



GREEN ROOFS

TEILATU BERDEEI BURUZKO HITZALDIA


Martxoaren 27an Kanadako British Columbia unibertsitateko Daniel Roehr arkitekto paisajistaren  hitzaldia jaso genuen Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. 

Gaia teilatu berdeak izan zen: bere azterketa azaltzeaz gain (liburu bat publikatuko duela esan zuen), gai honetan hobetu beharreko puntuak azaldu zituen, arkitektura jasangarriagak eraikitzearren eta arkitekto gazteak motibatu nahian.


Hasteko, teilatu berdeen abantailak zehaztu zituen: 

  • Euri urak har ditzake: antzinan natura zen espazio bat hiri bihurtzean eta lurzorua asfaltatzean nora dijoa lehen lurrak zurgatzen zuen ur guztia? Teilatu berdeak galdera honi erantzun nahian eraiki daitezke, leku espezifiko horren klima ondo aztertu 
  • Bai eraikinaren bai hiriaren tenperatura jaitsi: berotze globalari aurka egiteko modu ona izan daiteke. Ikerketa bat egin ondoren, basoetan batezbestekoan hirian baino 2-3ºC gutxiago daude, eta gradu gutxi gehiago horiek izatea adindun askoren heriotzaren kausa izaten da urtero
  • CO2 emisioak txikiagotzea: natura hirian sartzea, landareen "arnas-sistemari" esker atmosferara CO2 kantitate txikiagoak emititzea lor daiteke, zuhaitzek eta landareek zurgatzen baitute
  • Estressa txikiagotzea: espazio ireki berdeak ikustea egunean zehar erlajatzen gaituela konprobatura dago
  • Teilatua babestea: eraikinaren isolamendua ona izanda eta behin teilatuan green roof bat eraikitzean, naturak (euria, haizea, Eguzkia...) ez du kalterik egiten teilatuan, teilatua naturala delako eta beste material batentzat kaltegarria izan litekeena teilatu hauentzako onuragarria da. Gogoratu beharra dago eraikin baten teilatua dela, eta oso garrantzitsua dela isolamendu on bat izatea.




"Green roof"-ak teilatuetan "natura zati" bat izateko modutzar har daitezke, eta ahalik eta neurri handienean naturarekin bere kabuz funtzionatzea. Horretarako garrantzia handia eman behar zaio euri-urei eta teilatu hauen ureztatzeari. Zenbat eta funtzionamendu naturalagoa, orduan eta teilatu berde jasangarriagoa. Gogoratu beharra dago zein da bere funtzioa, estetikari bigarren mailako garrantzia emanez. Horretaz gain, teilatu berdeak segun eta nolakoak diren (lurraren sakonera, funtzionamendua...) lorategi bezala hartzen direla, edo zuhaitzak hazi daitezkeen eremutzat.





Jasangarritasunari buruz eta eraikinaren autonomiari buruz hainbat kontzeptu gehiago apiatu zituen Roehr paisajistak. Teilatu berdeak beste medio batzuekin konbinatzea aukerarik onena izango litzatekeela esan zuen, hala nola panel solarrekin, birziklatze sistemekin eta ur grisak aprobetxatzeko sistemekin.




Bukatzeko, kontuan hartu behar da jasangarritasuna garrantzitsua dela, baina estekikoki eremu politak egin daitezkela ere bai! Hiriak adornatzeko modu ezinobea dira, funtzio ez-estetiko bat badutelako atzean.