Trinitate Plaza Donostiako Alde Zaharran kokatuta dago. Haren beharrak zeintzuk diren ondo ikusteko, bertan jaiotako emakumen bati elkarrizketa egin diot (orain ez da hortxe bizi baina dezente hara joaten da), iraganetik gaur egunera arte plazak izan duen erabilera ezagutzeko. Horretaz gain, gaur egun bertan bizi den hogei urteko mutil batekin hitz egin dut, gaur egungo plazaren jende zirkulazioa jakiteko. Gainera, beste auzo batean bizi den baina plazaa honi erabilera bat ematen dion hemeretzi urteko neska bati plazaren erabileragatik galdetu nion, bizilaguna ez den baina erabiltzailea den pertsona baten iritzia jakiteko.
---------------------------------------------------------------
Egindako galderak hauek dira.
Zer erabilera ematen diozu plazari?
Plazak jasandako aldaketak nabaritu dituzu? Zein aldaketa kanduko zenuke?
Zer behar ikusten diozu plazari? Zer gehituko zenioke?
Bideoan azaldutako eremuak: ura hartu eta botatzeko txokoak.
Gidoiaz aparte hainbat bitxikeri ere aipatu ditu. Adibidez, sarreratik eskubira dagoen etxebizitza gartzela bat zela uste du berak, bertan jaioa zelako eta ikusi duelako nola egin zituzten gaur egun ikusten diren leihoak: harri handiak aterataz (gaur egun ikusten da leiho horietako isurkia oso zabala dela). Honetaz aparte, Peña Ganchegik egindako plaza baino lehen enparantzak zuen itxurari buruz hitz egin zidan: frontoia zegoen baina gainerakoa mendixkak ziren, eta uva deitzen zioten guardetxearen gainean zegoen mendixkari.
---------------------------------------------------------------
Gaur egun bertan bizi den mutilak elkarrizketan esandako hau da:Zer harreman duzu Trinitate Plazarekin?
31 de Agosto kalea eta Trinitate plazako sarrera elkartzen dituen etxebizitza horretan bizi naiz, ezkerrekoan. Beraz, plaza honekin daukadan harremana nahitaez handia da. Egia esan ez nahiz askotan bertan sartzen, baina bertan bizi naizela esan dezaket.
Zer erabilera ematen diozu plazari?
Normalean bertara ekitaldiak daudenean sartzen naiz. Lagunekin biltzea da plazari ematen diodan erabilera nagusia.
Plazak jasandako aldaketak nabaritu dituzu?
Urtean zehar plaza behin baino gehiagotan aldatzen dela ikusten dut: jazzaldia, bazkari popularrak, inauterietako karpak, Santo Tomas eguneko postuak, txoznak jartzean... Aldaketa horiek dira nik ezagutzen ditudan aldaketak eta egia esan, bai, asko nabaritzen dira: bertan bizi naizenez, edozein gauza bertara sartu behar dutenean (aulkiak, mahaiak, eszenatokiak montatzeko andamioak...). Horretaz gain, edozein ekitaldi ospatzean, batez ere musika jartzen dutenean, jende asko biltzen da eta zarata asko sortzen da; alde batetik sarreraa bete-beterik egoten da eta beste alde batetik, musikak asko errebotatzen duela.
Zein aldaketa kanduko zenuke?
Aldaketak kendu baino, aldaketa horiek hobeto moldatzea eskatuko nuke, zarataren eta jendetzaren arazoak konpontzeko, batez ere.
Zer behar ikusten diozu plazari? Zer gehituko zenioke?
Isolamendu akustiko funtzioa izango duen estalkiren bat sartzea interesgarria izango litzateke. Horretaz aparte, sarrera zabaltzea posible izango balitz askoz ere erosoagoa izango litzateke bai bizilagunentzat bat bertara sartzen diren erabiltzaileentzat bai 31 de Agosto kaletik pasatzen ari diren pertsonentzat.
---------------------------------------------------------------
Zer harreman duzu Trinitate Plazarekin?
Jaietan, ekitaldietan eta orokorrean gazteak bertan elkartzen direnean plaza honetara joaten naiz, Santo Tomas egunea, estropadak direnean, inauterietan... Horretaz gain, Alde Zaharretik buelta bat ematera irtetzen garenean plaza honetatik pasatzen gara, eta bertan denbora bat egoten gara.
Zer erabilera ematen diozu plazari?
Batez ere jendearekin biltzeko erabiltzen dudan espazioa da. Horretaz aparte, kokapenagatik, topatze-puntutzat hartzen dugu.
Plazak jasandako aldaketak nabaritu dituzu?
Egia esan betidanik orain dagoen moduan ezagutu izan dut plaza, eta aldaketarik egon bada ez naiz konturatu.
Zein aldaketa kanduko zenuke?
(-)
Zer behar ikusten diozu plazari? Zer gehituko zenioke?
Orokorrean, plaza Alde Zaharreko plaza bat bezala ikusten dut. Horregatik, haren beharrei buruz galdetzean zuzenean Alde Zaharreko beharrengatik galdetzen didazula ulertzen dut. Hortaz, estalki bat behar duela uste det; izan ere, Alde Zaharrean ez dago gazteontzako espazio estalirik, eta euria egitean, Donostian sarri gertatzen dena, ez daukagu kalean egoteko aterperik, behintzat ez ondo egoteko (arkuak daude, baina ez plaza estaliak). Hau gertatzean tabernetan sartu behar gara, edo Bretxara joan beharra daukagu; gainera nora joan ez dakigunean gaudenean euria egiten badu autobus geltokietan sartu behar gara, Bretxako motor-aparkalekuan edo Gipuzkoa Plazako arkupeetan.
Horregatik plazari zerbait gehitzekotan estalki bat gehituko nioke, bai gradetan (eserlekuak edukitzeko) bai beste edozein lekuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario