viernes, 17 de mayo de 2013

SYDNEY OPERA HOUSE-tik KURSAAL-era





 

Bi Pritzker Sari-ko arkitekto hauek bere obra garrantzitsuengatik ezagunak dira, baina izan al dute bata bestean influentziarik? Ez dakigu, baina Rafael Moneo Tudelako arkitektoa Jorn Utzon-en Dinamarkako estudioan lanean ibili zen 1961-1962 urteetan, Oiza arkitektoarekin lan egin ondoren. Azken honek ez dauka Pritzker Saririk, baina nire ustez ospeak ez du obra baten kalitatea neurtzen: Oizak obra ezagunak ditu, lan onak, baina nahiz eta gizarteak bere arkitekturak onartu izan, ez du beste bi arkitektoek bezalako mirespena jaso. 

Francisco saenz de oiza

--------------------------------------------------------------------------------------

SYDNEY OPERA HOUSE

Australiako Hegoaldeko Nueva Gales-en (Sidney) kokatzen da. Jorn Utzon-ek 1957an diseinatu zuen, baina 1973era arte ez zen inauguratu. 2007an Patrimonio de la Humanidad bilakatu zen, eta gaur egun ballet, antzerkia, opera eta bestelako ekoizpen musikaletarako erabiltzen da.

800px-Sydney_Opera_House_construction_1968

Eraikuntza expresionista bat da, diseinu guztiz berritzaila duena. Maskor aurrefabrikatuen forma dauka, horietako bakoitza semiesfera bat izanda, egituraren gangak bilakatzen direnak. Oso azalera handiko eraikina da (+/- 183 x 120 metro) eta 580 koloma hondoratuetan bermatzen da, itsasmailatik 25 metrotara daudenak. Energetikoki gastu handia suposatzen du eraikin honek: 25.000 pertsoneko hiri baten kontsumo elektrikoa du; energia 645 kilometro kabletan garraiatzen da.

493786092_cb0e5e5c70_o

Gangak esfera baten ebaketak dira. Esfera, gainazal kurbo tridimentsional arruntena da, eta horregatik diseinurako posibilitate asko ditu. Esfera horren erradioa gutxi gorabehera 75 metrokoa da. Proiektuaren kontzeptua hau denez, plaka honetan maskorraren jatorri eskematikoa agertzen da, gangak esferetatik datozela azalduz.






KURSAAL AUDITORIOA DONOSTIAN

En la memoria del proyecto se insistía en la intención de que el Kursaal mantuviera cierta condición de accidente topográfico

Urumea ibaiaren ertzetan dauden harriak bezala, Kursaaleko kubo hauek ez dira soilik kuboak, akzidente topografikoak baizik. Harrien forma horrekin, Kuboek bertan geratu diren harriak irudikatzen dituze. Haien orientazioak ezberdinak dira: bat Urgullera begiratzen ari da eta bestearen norabidea Uliarantz da, bertatik gertu dauden bi mendiak. 

Haien materiala beira da, estriak dituen biera, opakoak direnak eta jarraiak. 


















AMETS BAT. ESKAILEREN ETXEA





Amets bat. Oizak bere ametsetako etxebizitza nolakoa izango zitekeen galdetzean honakoa azaltzen zuen: bi mailatako habitata, eskailera batzuetaz komunikatuta. Maila horietako bat lurzoruaren mailan egonda, bigarrena goiko solairu batean egongo litzateke. Batetik bestera igarotzeko plano librea hausten duen eskailera asko aurkituko genituzke. Espazioa luzea, aldakorra, handia eta aberatsa izango litzateke, eta eskailerek eremu pribatuak, babestuak gordeko lituzkete. Eskaileren etxea.

Ingrabidoak, salbatzaileak. Eskaileretako maila bakoitzak sortutako efektu emozionala baregabea izango litzateke. Espazio garden hori aldi berean zainduta egongo litzateke, irekia, konektatua. Bertan errefuxiatzeko sentsazioa, bertan lo egitekoa.

Ez dago proiektaturik, ez dago eraikita. Ametsa da. Baina ikustea ikutzea da.




No hay comentarios:

Publicar un comentario