Mostrando entradas con la etiqueta Eko - Arki. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eko - Arki. Mostrar todas las entradas

viernes, 17 de mayo de 2013

IGLOOAK


Nola bizi dira artikoan?


Herri primitiboetako arikitekturaren ezaugarri basikoa praktikotasuna da. Baldintzei egokitutako arkitektura hori haien premiak asetu behar ditu; eraikitzeko erraza izan behar du, behar diren materialak lortzeko errazak izan behar dira eta nola ez, eguralditik babesteko aproposak izan beha dute. 

Inguru hauetan egurrik ez dagoenez isolamendu bezela elur bloke konpaktoak erabiltzen dtuzte, plano zirkularrean bata bestearen gainean kupula bat osatuz. Kupula amaituta dagoenean sarrera irekitzen dute: kainoi ganga foma dauka, eta lur-mailatik behera sartzen da. Behera sartzearen arrazoia aire beroaren mantentzea da: aire hotza behera joango da eta aire beroak gora joateko joera duenez, habitatzaileen eremuan geldituko dira. Pareten lodieragatik, elurraren zuritasunagatik eta kupularen formagatik, Eguzki-izpiak barruran isladatuko dira eta beroa barruan mantenduko da. Honela, kanpoan -24ºC daudenean barruan +1.6ºC egondo dira. Tenperatura aldaketa hori emango da barruan sortzen den beroa ez delako kanpora aterako, isolamendu  termiko onagatik, barruan, izanere, bero hori lortuko da bai lanparengatik bai giza gorputzak emititzen duen beroarengatik.
















jueves, 21 de marzo de 2013

ONE BRIGHTON


One Brighton - Erresuma Batua

One Planet Living iniziatiba global bat da. BioRegional eta World Wildlife Fund (WWF) dauzkaten sostengarritasunaren 10 printzipioak hartu dira kontuan, honako hauek direlarik:

- Karbono Zero: CO2 emisioak zero izatea lortzea One Planet Living-en
garapenetan.
- Hondakin eza: Hondakinak zabortegietara eta errausketa instalazioetara ez
eramatea.
- Garraio sostengarria: Garraio pribatuen dependentzia gutxitzea eta CO2
emisioen beherakada nabarmentzea.
- Bertako materialak sostengarriak: Material horniketaren transformazioa, hau
eragin positiboa izan arte ingurumenean eta ekonomian.
- Lekuko elikagai sostengarriak: Elikagaien eskaintza transformatu ingurumenean
eragin positiboa izan arte, ekonomian eta pertsonen konfortean.
- Ur sostengarria: Ur horniketan eta lekuko ur errekurtsotan eragin positiboa
lortzea.
- Habitat eta bizitza naturalak: Ingurune degradatuen birsorkuntza eta
biomasaren galera gelditzea.
- Kultura eta patrimonioa: Kultural patrimonioa eta dibertsitatea eraiki eta babestea.
- Bidezko komertzioa eta berdintsua: Beste komunitateetan One Planet Living-en eragin positiboa ziurtatzea.
- Osasuna eta konforta: Pertsonen osasuna eta bizi baldintzak hobetzea.













LE CLE DE SOL


Le Cle de Sol - Suitza

Etxebizitzaren ezaugarri nagusiak:

  • Printzipio bioklimatikoetan oinarritutako diseinua
  • Ur beroarentzako eguzki-kolektoreak (ura eta berogailua)
  • Eguzki-energia ekkoizten duten panel fotoboltaikoak
  • Gehigarri energetiko moduan egurra erabiltzen da (habeak eta egurra erretzen duten berogailuak galdararekin)
  • Gehigarri moduan gas-berogailua
  • Erabilera ezberdinetarako euri-uraren hartze eta biltzea :
    • urarik gabe funtzionatzen duten komunak
    • hondakin-uren tratamendua (hareazko filtroa, estankeak...)
  • Material naturalen eta ez-toxikoen erabilera (egurra, buztina, harria...)
  • Fuxu bikoitzeko aireztapena bero berreskuratzearekin










Krokisak




  







ARKITEKTURA JASANGARRIA


SARRERA

Berotze globala, klima aldaketa, negutegi efektua... gaur egun gehiegi entzuten diren kontzeptuak dira. Egia da gure munduak gizakiaren aztarna gehiegi ari dela somatzen, eta naturari egin diogun horrenbesteko kalte hori konpentsatzeko atzera egiteko eta teknologia baztertzeko ideiak entzun dira, gaur egungo bizimoduak naturarentzat kaltegarriegiak direlako. Baina erraza da gure bizimodua hainbeste aldatzea? Hortaz, errealista izanez, erraza izango da jendea bizimodua aldatzeari behartzea? Zuzena da hori? Erosoa?

Nire ustez ez dugu baztertu behar gaur egunera harte lortu duguna. Ez diogu teknologiari eta garapenari uko egin behar; gai gara teknologia hori guztia erabiltzea natura zaintzeko. Gainera, ezin al dugu gizarte garaikide batean bizi natura zaindu gabe? Arkitekturan filosofia hori existitzen da, eta eraikin jasangarriak jaso dira, bai eraikitze prozesuan bai haren erabileran ekologikoak direnak.

Kontzientza hori existitzen delaren aztarna bezala, kongresuak eta hitzaldiak ematen direla ikus daiteke.




Hona hemen hainbat eraikin jasangarri:


One Brighton



Le Cle de Sol