1927ko film-mutu hau expresionismo alemaneko zientzia-fikziozko adierazpena da. Zuzendaria Fritz Lang da eta bere emaztea Thea von Harbou-ren eleberrian inspiratuta dago.
Antiutopia urbano futurista bat aurkezten du. Langileen mundua eta buruarena guztiz bereizita dago, hiria diseinatu duena burutzat hartuz eta makinak funtzionarazten dituztenak eskuak izanda. Bi extremo horien erdiko puntuak batasun bat lortu behar du filmean. Buruaren eta eskuen arteko mediadorea bihotza da.
Arkitekturak garrantzi handia dauka filme honetan, expresionismo alemaneko beste filme batzuetan bezala, adibidez El gabinete del doctor Caligari filmean.
Lur mailatik gorako hiria art decó-ko etxeorratzen arkitekturan oinarrituta dago. Eraikin handien artean trenbideak eta errepideak ateratzen dira. Eraikin handiena Babelgo Dorrea da, hiriaren sortzailerarena dena (burua). Goiko hiri honetan katedral bat dago, gotiko ukituak dituena. Rottwang-en etxea kanpotik ikusita bunker bat ematen du, eta barrutik, zientzialari ero baten tailerra. Lorategia perfektutasunaren irudikapena da, eta bekatuaren auzoan exotikoa eta sensuala dena arkitektura orientalen bidez errepresentatzen da.
Lur-azpian langileak bizi dira. Bertan makina guztiak daude: M-makina eta bihotz-makina garrantzitsuenak dira. Kabernak daude bertan ere bai: bertan langileak biltzen dira salbazio moduan, izkutatzen ziren kristauak bezela.
Itzalez beteko espazio triste, ilun eta kontrastez beteak daude. Arkitektura berezi hauen bidez adierazten da, baina horretaz gain, pertsonaien expresio aldaketen bidez eta haien makillajearen bidez irudikatzen da, momentu bakoitzera moldatuz.
maria makina bihurtuta |
No hay comentarios:
Publicar un comentario