Mostrando entradas con la etiqueta Hausnartzeko. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hausnartzeko. Mostrar todas las entradas

sábado, 18 de mayo de 2013

ORIGEN, THE INCEPTION



 

Duela denbora dezente ikusitako fima da hau. Ametsei buruz doan filma da, baina arkitektonikoki interes handia izan dezake ere bai. Lapur batzuk dira pelikulako protagonistak; punta-puntako lapurketa egiteko, amets baten ametsean, eta amets horretako ametsean sartu behar dira, bertan zerbait uzteko. Bukle arriskutsu batean sartzen dira.



ametsetako ametsa ..··¨··..··¨··..·· buklea



Ametsetan sartzean arkitekto baten beharra dute: bertako espazio hori asmatu egin behar dute. Berebiziko garrantzia ematen diote espazioa asmatzeari, plagio moduan edo oroitzapen moduan eraikitzen diren espazioak sortzeak arazo larriak ekartzen baitizkie.





Interesgarria iruditzen zait pelikula hau ikusten delako inspirazioa edozein lekutik etor daitekeela, gu motibatzen gaituen indarren bat baldin badago. Gainera, inguruak inspiratzen gaitu, nahiz eta inguru hori guk geuk sortua bada.


GRABAZIOA


LA BUENA VIDA - LOFT-AREN IDEIA



  


LOFT-AREN IDEIA
 KOMUNA FREUDOMARXISTATIK NEW YORK-EKO LOFT-ERA
Sigmund Freud, 1980, by Andy Warhol
SYGMUND FREUD,   BY ANDY WARHOL

Izenak dioen bezala, 50 eta 60etan Freud eta Marx-en ideologiek eragin handia izan ziten espazioaren antolamendu eran: komunak agertu ziren. Mugimendu hippyaren eraginez komunek indarra hartu zuten. Komunetako bizimodua eta bertan biltzen zirenen ideologia zabaldu zen, eta hirietara iritsi zen: hirietan espazio zabal desegituratuak hartu eta egokitzen hasi ziren.



Espazio berritzaile hauetan gizartearen positibismoa baztertzen da eta hiriak finkatutako edozein arau hautsi egiten da: ordena, garbitasuna, espazio programatuak alde batera uzten dira eta desordena, antihigienikoa dena, festak, plazerra eta askatasuna nabarmentzen dira.

Picasson espazioa hartu, bereganatu eta bertan bere desordena irudikatzen zuen bezala, Andy Warhol-en The Factory loft-an espazioak ez daude programaturik, inprobisatuak baizik; momentuko beharretara, momentuko ekintzetara, momentuan bertan dauden pertsonen ezaugarrietara moldatzeko gaitasuna dauka, espazioa ez dagoelako definiturik funtzio bakar baten arabera. Izan ere, espazio horretatik mota askotako jendea pasatzen da (gogoratu garaiko klase-bereizketa nabaria) eta espazioaren flexibilitateagatik mota askotako ekintza ezberdinak aurrera eramateko espazio bihurtzen da loft-a. 




Loft-a aldarrikapen bihurtzen da, hiru dimentsioetako espazioaren bidez jendearen aurre egitea erakusten da. 


The factoryk m2 askorekin kontatzen du. Horregatik, egokitzapen gaitasun handia dauka, eta haren dekorazioaren bidez aniztasuna ulertuarazten da ere bai: zilar koloreak nagusitasuna dauka, industri estiloa emanez espazioari. Habitat honek etxebizitza ezaugarriak ditu ere bai, baina espazio irekia eta jarraia denez bertakoa, lekuko ekintzetarako eremuak solapatu egiten dira. Garaian aldarrikatu nahi zenez, loft-an gizartearen, pertsonen askatasuna eta sormena dira gakoak, inguratzen gaituena gure kontzeptuetarako tresna izanik.







....................................................................................................................................






viernes, 17 de mayo de 2013

KAIOLAK, ATERKIAK ETA BURBUILAK




Martxoaren 25ean Javier Etxepare arkitektoa Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikora etorri zen, "Kaiolak, Guardasolak eta Burbuilak" hitzaldia ematera. 

Hark azaldu zuen bezala, hitzaldi horrek ikerketa sakona erakusten zuen, sintesi lan handia: arkitektura estiloak, motak, funtzioak eta azken finean arkitekturak hiru multzotan sailkatzen zituen, beren itxura, erabilpen, mugen eta orokorrean ezaugarrien arabera.

Multzo horiek metaforaz izendatu ditu: kaiolak alde batetik, aterkiak bestetik eta burbuilak azkenik. Metaforaz izateaz gain, izen hauek adibide grafikoak dira, piktogramak izango balira bezala. 

 


Kaiolek espazioa mugatzen duten elementuak dituzte. Hala ere, kaiolaren barruan edo kanpoan egonda, ingurua ia modu berdinean ikusiko dute: barrez estalitako bista kuadrikulatuak. Desberdidu egiten dituen gauza bakarra mugikortasun posibilitatea da, sentsazio espaziala antzekoa izanda. Muga elementua: bisuala.




Maison des Pigeon

kupla, helsinky-ko zoo-ko miradorea



Aterkiek, ordea, muga bisual bat ezartzen dute. Guk erabiltzen ditugu, guk aukeratzen ditugu haien muga hori izatea: muga hori bilatzen dugu. Gauza bera gertatzen da estalkiekin: normalean eguraldiak inposatutako baldintzak errefustzen ditugu eta gu haiengan nagusitzen saiatzen gara (ez du euria egiteari uzten, baina gu euriaz ahazten gara, ez baikara bustitzen). Muga elementua: hiru dimentsioetako bat.

guk nahi dugunean erabiltzeko aterkia


dream pavilion (xiaochuan zhang eta luowen liang)



Burbuilak forma esferikoa dute, itxiak dira. Baina gardenak. Hori da haien tipoa, normalean behintzat. Muga bisualik ez dute, eta mugikortasuna haien kabuz dator, haien inguruneko baldintzei guztiz uzten baitira. Barruan egotekotan kanpoan dagonaren pertzeptzio bisual bera izango genuke, baina guk babes-geruza batez estaliak egongo gara: gure espazio pertsonala mantenduko da, euria guregana iritsiko da baina ez gaitu bustiko. Muga elementua: espazio pertsonalaren gainazal irudikaria.



IBM Pavilion (1964–65 New York World's Fair; Eames-Saarinen-Roche-Dinkeloo)

METROPOLIS




1927ko film-mutu hau expresionismo alemaneko zientzia-fikziozko adierazpena da. Zuzendaria Fritz Lang da eta bere emaztea Thea von Harbou-ren eleberrian inspiratuta dago.

Antiutopia urbano futurista bat aurkezten du. Langileen mundua eta buruarena guztiz bereizita dago, hiria diseinatu duena burutzat hartuz eta makinak funtzionarazten dituztenak eskuak izanda. Bi extremo horien erdiko puntuak batasun bat lortu behar du filmean. Buruaren eta eskuen arteko mediadorea bihotza da.

Arkitekturak garrantzi handia dauka filme honetan, expresionismo alemaneko beste filme batzuetan bezala, adibidez El gabinete del doctor Caligari filmean. 

Lur mailatik gorako hiria art decó-ko etxeorratzen arkitekturan oinarrituta dago. Eraikin handien artean trenbideak eta errepideak ateratzen dira. Eraikin handiena Babelgo Dorrea da, hiriaren sortzailerarena dena (burua). Goiko hiri honetan katedral bat dago, gotiko ukituak dituena. Rottwang-en etxea kanpotik ikusita bunker bat ematen du, eta barrutik, zientzialari ero baten tailerra. Lorategia perfektutasunaren irudikapena da, eta bekatuaren auzoan exotikoa eta sensuala dena arkitektura orientalen bidez errepresentatzen da.

Lur-azpian langileak bizi dira. Bertan makina guztiak daude: M-makina eta bihotz-makina garrantzitsuenak dira. Kabernak daude bertan ere bai: bertan langileak biltzen dira salbazio moduan, izkutatzen ziren kristauak bezela.






Itzalez beteko espazio triste, ilun eta kontrastez beteak daude. Arkitektura berezi hauen bidez adierazten da, baina horretaz gain, pertsonaien expresio aldaketen bidez eta haien makillajearen bidez irudikatzen da, momentu bakoitzera moldatuz.

maria hasieran

maria makina bihurtuta













martes, 14 de mayo de 2013

ESPERANZA AGUIRREK ARKITEKTOAK DEGRADATZEN




Esperanza Aguirre Partido Popularreko politikariak iaz Valdemaqueda plaza bisitatu zuen. Bideoan ikusten denez ez zuen enparantza hortako kontzeptua ulertu eta plazarekiko bere gaitzespena azaldu zuen arkitektoak balioesten.

"Es que habria que matarlos (...) ¿Tu sabes por qué habría poner pena de muerte? Me caen mal los arquitectos porque sus crímenes perduran más allá de su propia vida. Se ha muerto y ahí nos ha dejado esto."



Bere solaskideak saiatzen da azaltzen komunitateko arkitektoek egin dutela eta plazak arkitektura sariak irabazi dituela.

Valdemaqueda plaza ikaragarri itsusi honen itxura honako hau da. 
Iruzkinik behar?














zer iruditzen?