miércoles, 8 de mayo de 2013

DR. CURUCHET-ENTZAKO ETXEA

Izena: Dr. Curuchet-entzako etxea
Kokapena: Buenos Aires, Argentina
Arkitektoak: Le Corbusier
Urtea: 1949
Arkitektura estiloa
Proiektua: hiru logelako etxebizitza + medikuaren kontsulta bat


Proiektu honen oina bata bestearen ondoan dauden hormek osatzen dute.Eraikinaren lau aldeetatik alde bakar batean ez daude eraikuntzak bata bestearen ondoan; bertan kokatzen dira sarrera eta parkerako bistak. 



Proiektua hiru logeletako apartamentu bat diseinatzea zen, baina mediku-kontsulta bat eskatzen zuen. Problema hori kontpontzeko, kontsulta garajearen gainean kokatu zuen Le Corbusierrek; honekin, tramo bikoitzeko arrapala luze baten bidez sarrera lortzen zuen. Erdiko rellanoan etxebizitzarako sarrera hasten da eta justo sarrera igarotzean eskailera batekin topatzen gara. Eskailera horrek "eguneko espaziora" igotzen da: eremu hauy orubetik bi altuetara dago, eta haren terraza kontsultako estalkia da. Logelak azkenengo solairuan daude. Honekin ikus dezakegu logelek sortutako bizileku-espazioa edo hobe esanda habitat-espazioa pribatutasuna behar dutela, batez ere eraikin berean eremu publiko-pribatu bat baldin badago, hau da, mediku-kontsulta.

Le Corbusierrek zutabeen bidez oinean ikusita kuadrikula bat sortzearen kontzeptua sortu zuen: egitura sortzea edozein distribuzioa proiektatu ahal izateko. Honela kargak zutabeek hartzen dituzte, eta bai fatxada edo itxiera sistema bai eraikinaren espazio mugaketa sistema proiektuaren menpe daude, eta ez egituraren menpe. Etxebizitza honek zutabe-kuadrikula hori erabiltzen duela ikus dezakegu.

Argiztapenari dagokionez, eraikinak beirate jarraia du, eta kontsultan Eguzki-argitik babesteko sistema berezi bat erabilten da: hormigoizko brise-soleil. Teknika hau argia "puskatu" (briser) egiten duten elementuak sartzean datza, arkitekturan efektiboak izateko aprobetxatuz. Bost esparru ezberdinetan banatzen da (brissements deitzen direnak): 1er brisement … de los nuevos propósitos, 2ème brisement … de la osmosis cultural, 3ème brisement … de la interiorización del conocimiento, 4ème brisement … de la geometría, el uso y la técnica, 5ème brisement … de la envolvente profunda.




brise-soleil

brise-soleil

brise-soleil 

brise-soleil

brise-soleil


Obra honetan 20ko hamarkadako gaiak erabili ziren influentzia gisa. Pilotiei esker, ebaketaren soluzioa posiblea izan zen, lehen azaldutako arrazoiengatik. Ibilbide arkitektonikoa arraparen igoerarekin garatzen da, bestbulutik, "egotea"-tik eta altuera bikoitzeko izkinetik, eta erdiestalitako terrazatik. Oina libreak biltzen dituen kontzeptuak gaueko eremuko bainugelak inguratzen dituzten kurbetan nabaritzen dira. 

Potentzia expresibo altua dauka eraikin honek; egituraren erabilera ia dekoratiboagatik da hori. Izan ere ibilbide arkitektonikoan eremu irikietatik eremu itxietara igarotzen gara, bista esanguratsuekin (murriztuak eta dilatatuak). Obrak gonbidatze zeremonial baten existentzia insinuatzen du: badakigu espazio pribatu-publiko bat aurkituko dugula, baina ez dugu ikusten, eta kuriositatea pizten dute elementu arkitektonikoengaitk (sakonerak estaltzen dituzten hormak esaterako) barrura pasatzeko joera agertzen da (beheko oinean argi ikusten da).

























  










No hay comentarios:

Publicar un comentario