martes, 5 de marzo de 2013

GREEN ROOFS

TEILATU BERDEEI BURUZKO HITZALDIA


Martxoaren 27an Kanadako British Columbia unibertsitateko Daniel Roehr arkitekto paisajistaren  hitzaldia jaso genuen Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. 

Gaia teilatu berdeak izan zen: bere azterketa azaltzeaz gain (liburu bat publikatuko duela esan zuen), gai honetan hobetu beharreko puntuak azaldu zituen, arkitektura jasangarriagak eraikitzearren eta arkitekto gazteak motibatu nahian.


Hasteko, teilatu berdeen abantailak zehaztu zituen: 

  • Euri urak har ditzake: antzinan natura zen espazio bat hiri bihurtzean eta lurzorua asfaltatzean nora dijoa lehen lurrak zurgatzen zuen ur guztia? Teilatu berdeak galdera honi erantzun nahian eraiki daitezke, leku espezifiko horren klima ondo aztertu 
  • Bai eraikinaren bai hiriaren tenperatura jaitsi: berotze globalari aurka egiteko modu ona izan daiteke. Ikerketa bat egin ondoren, basoetan batezbestekoan hirian baino 2-3ºC gutxiago daude, eta gradu gutxi gehiago horiek izatea adindun askoren heriotzaren kausa izaten da urtero
  • CO2 emisioak txikiagotzea: natura hirian sartzea, landareen "arnas-sistemari" esker atmosferara CO2 kantitate txikiagoak emititzea lor daiteke, zuhaitzek eta landareek zurgatzen baitute
  • Estressa txikiagotzea: espazio ireki berdeak ikustea egunean zehar erlajatzen gaituela konprobatura dago
  • Teilatua babestea: eraikinaren isolamendua ona izanda eta behin teilatuan green roof bat eraikitzean, naturak (euria, haizea, Eguzkia...) ez du kalterik egiten teilatuan, teilatua naturala delako eta beste material batentzat kaltegarria izan litekeena teilatu hauentzako onuragarria da. Gogoratu beharra dago eraikin baten teilatua dela, eta oso garrantzitsua dela isolamendu on bat izatea.




"Green roof"-ak teilatuetan "natura zati" bat izateko modutzar har daitezke, eta ahalik eta neurri handienean naturarekin bere kabuz funtzionatzea. Horretarako garrantzia handia eman behar zaio euri-urei eta teilatu hauen ureztatzeari. Zenbat eta funtzionamendu naturalagoa, orduan eta teilatu berde jasangarriagoa. Gogoratu beharra dago zein da bere funtzioa, estetikari bigarren mailako garrantzia emanez. Horretaz gain, teilatu berdeak segun eta nolakoak diren (lurraren sakonera, funtzionamendua...) lorategi bezala hartzen direla, edo zuhaitzak hazi daitezkeen eremutzat.





Jasangarritasunari buruz eta eraikinaren autonomiari buruz hainbat kontzeptu gehiago apiatu zituen Roehr paisajistak. Teilatu berdeak beste medio batzuekin konbinatzea aukerarik onena izango litzatekeela esan zuen, hala nola panel solarrekin, birziklatze sistemekin eta ur grisak aprobetxatzeko sistemekin.




Bukatzeko, kontuan hartu behar da jasangarritasuna garrantzitsua dela, baina estekikoki eremu politak egin daitezkela ere bai! Hiriak adornatzeko modu ezinobea dira, funtzio ez-estetiko bat badutelako atzean.










No hay comentarios:

Publicar un comentario