OINAK
ALTXAERAK ETA EBAKETAK
MAKETAK
kokapen maketa |
kokapen maketa - habitata |
kokapen maketa - maila ezberdinak |
maketa kontzeptuala |
maketa |
atal finkoa eta formak sortutako espazioa |
pasabidea: espazio banaketa |
pasabidea: espazio banaketa |
pasabidea: zutabeak eta altuera aldaketak |
patioak |
patioak |
patioak |
modulu mugikorrak |
ATAL FINKOA
Zentraturik geratzen den nukleo baten inguruan (bainugela), egongela eta sukaldea daude. Hirurak kanpoaldearekin komunikatzeko, aire librean dagoen pasabidea dago, estalirik dagoen eremutik abiatuz.
Bainugela: sartu bezain laster, ispilu altu eta handia topatzen dugu, konketa aurkitzen dugun moduan; konketaren azpian armairua dago, eta ezkerretarantz jarraitzen du, pixkat okertzen den bitartean. Ezkerretara eta atearen pareta berdinean komunontzia dago. Eskuinetara, ordea, dutxa dago.
Egongela: pasabidearen ezkerraldean dago, estalkiarekin jarraituz. Barrualde zabala dauka. Leihoz inguraturik dago, ingurunea behatu ahal izateko. Atearen ezkerraldean plataforma bat dago, haurrak eta nerabeak jolastu eta kirola egin ahal izateko; plataforma horren aurrean leiho handia dago, guztiz ireki daitezkeenak eta plataforma kanpoaldeko estalkiraino plataforma zabaltzea ahalbidetzen duena.
Sukaldea: barra amerikana izateaz gain, paretari atxikiturik dauden altzariak daude. Bistak daude, bai errepiderantz bai etxebizitzaren alde pribatuenerantz. ate handiak daude, estalirik dagoen aldearen eta estali gabekoaren artean, nahi izatekotan mahaia ateratzeko.
ATAL MUGIKORRA
Altuera erdiko hormak: gelara sartu bezain laster gelaren atal pribatura iristen gara, 1,2 metroko altuera duen horma baten parean. Pareta honek atal pribatua gordetzen du, bisualki irekitasuna emanez baina ohea estaltzeko aukera emanez.
Patioak: sartzean leihoak ematen digun argitasunarekin topatzen gara. Haren alboan paretan sartutako armairua dago, beste leiho baten parean. Horrek kanpoaldetik estalirik uzten duen repisa antzekoak eratzen du. Sarreraren planoan, behin atal pribatura iristean, hormaren sartu-irtenek patio bat eratzen dute, bisten aldetik pribatua dena eta barrutik begiratuta kokapenaren aldetik berriz ere pribatua dena. Patio honek argitasuna sartea ahalbidetzen duen moduan pribatutasunak ematuen duen lasaitasuna transmititzen du.
ATAL FINKOA ETA MUGIKORRA
C moduko habitat honek patio edo plaza antzekoa sortu nahi du atal finkoa eta atal mugikorra instalaturik daudenean. Bi atalak lotzeko estalirik dagoen pasabide bat topatzen dugu, alde batetik atal finkoaren eta mugikorraren altuera ezberdinak lotzen dituena eta, bestalde, boladizoaren eta zutabeen bidez plano aldaketak eta pareten sartu-irteak errepesentatu nahi dituena, atal baten finkotasunetik atal mugikorraren dinamikotasunerako trantsizio moduan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario