viernes, 22 de marzo de 2013

KLAUS ANAIAREN KAPERA - PETER ZUMTHOR



PETER ZUMTHOR  -  KLAUS ANAIAREN KAPERA

 


2007an Alemaniako Mechernich hirian dagoen kapera hau Peter Zumthor arkitektoak eraiki zuen. 2009an Pritzker saria jaso zuen besteak beste bere obretan lerroen purutasuna erakusteagatik, Klaus anaiaren kaperaren diseinuan azaltzen den bezala.

Obra honetan Zumthorrek organikoa eta modernoa lotzen du, espazioaren poetika bat sortuz.

Eraikina kanpotik ikusita 12 metro baino gehiagoko altuera duen paralelepipedoko fatxada bat da, leihorik ez duena eta paisaiarekin zeharo ondo enkajatzen duena.


Barrutik, paretak inklinatuak daude eta ez daukate inolako bukatzerik; ez dute fatxadako forma jarraitzen eta planoak kiribilkatzen direla ematen du. Barru poetiko hau hormigoia kolatzearen emaitza da, wigwam baten inguruan, egur finezko zuhaitz-enbor egitura bat bezela, loturik. Hormigoia kokatzen denenan, egurra erretzen da; lortzen den efektua oso originala da eta zuhaitz karbonizatuak irudikatzen ditu. 






Argitasuna oso modu bitxian lortzen da: goiko aldean wigwam-aren efektua somatzen da, hau da, Ipar Amerikako indioen etxebizitza tradizionaletan sortzen den forma, normalean kanpadendak zirenak; beste aldetik paretetako iluminazioa dago, paretetan dauden altzairuzko armatuaren puntek argia islatzen dutelako; azkenik, planoen tortsio horrek sarrerako argitasuna zuzenean ez sartzean eragiten du, modu berean argiaren islatze poetikoa eraginez eta argiak elementu arkitektonikoen bidez barrua iluminatzea lortuz.



Kaperarako sarrera nahiko berezia da ere bai: ate triangeluar bat dauka, pibote baten gainean sostengatzen dena eta hari esker biratu egiten dena, sarrera irekiz eta itxiz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario