Etiketak

Mostrando entradas con la etiqueta Arkitektura munduan. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Arkitektura munduan. Mostrar todas las entradas

sábado, 18 de mayo de 2013

MADRILGO BIDAIA - 2013.04.15



Hirugarren eta azken egunean, Madril utzi eta Euskal Herrirako bidean geundenean Burgos aldean bi geldialdi egin genituen. Lehenengo Roa de Duero herrian egin genuen. Bertan Denominacion de origen Ribera de Duero bulegoen bisita egin genuen.



Arkitektonikoki interes handiko bulegoak ziren. Fatxadatik hasita, bertako inguruarekin bat egiten duen textura bat topatzen dugu, herriko harresiaren harrien itxurakoa. Lehio bereizgarri horiek bulegoen argiztapenarako pentsatuak daude. Barrutik, egokitzapena eta inguruari nola dagoen moldatua ikusten dugu. Gelak irekita bezala daude: espazioa jarraia da, bai hormarik ez dagoelako eremu batzuetan, bai espazio banaketa beiren bidez ematen delako beste eremu batzuetan. Bereizketa hori espazioen pribatutasunaren arabera egin da, edo eremuen interesagatik: adibidez kata-gela beiraz inguraturik dago, bisitariek kata ikustea gustokoa izan dezaketelako. Batzar-gela dorre bereizgarri horren tontorrean aurkitzen da. Zirkunferentzia formako leihoak sabaian daude ere bai, argitasunean pentsatuta: zenbat eta argi natural difuso gehiago, orduan eta astuntasun sentsazio gutxiago. Hala ere, nire ustez ez da kontuan hartu aireztapenaren garrantzia behar bezala: aire-egokitua dago, eta bertan ia beti piztu beharra dago, gela honetako tenperaturak (bulego osoetako tenperatura bezala) zero azpitik izatetik 50ºetara pasa daitekeelako erraz, gainerako espazioetan baino zuzenago jotzen baitu Eguzkiak hemen.







Herri honetan bazkaldu ostean, autobusa hartu eta Portia bodegak bisitatzera joan ginen, Gumien de Izan herrian. Norman Foster arkitektoak proiektatutako bodega honek hiru lore-hostoko lorea edo hiru ertzeko izarra kontzeptua duela azaldu ziguten. 


Arkitektoa bizpahiru urtez egon zen bodega baten funtzionamendua aztertuz, bodega honi ondo funtzionatzeko beha zuen flexibilitatea emateko. 

Ebaketan ikusia, orubearen maldari moldatzen dela ikusten da: barrutik, eraikinan ez dago maldarik, malda orubeak ematen dio, lur-azpian sartzen baita. Malda hori momentuoro irudikatua dago, argi natural gorriaren bidea: gorriz tindatutako xafla erreflektate batzuen bidez argi naturala sartzen da orubearen maila baxuenetik, horrela eraikina barrutik zeharkatzean ze sakoneran gauden ikus dezakegu. 

Bodegaren aireztapena nahiko berezia da ere bai. Orubearen gainean dagoen eremuan, hau da, lur-azpian sartzen ez den ertzean, guztiz irekitzen diren ate handiak daude.  Bertan ardoaren fermentazioa egiten da, eta CO2 asko emititzen denez aireztapen oso ona behar da. Bodegen prestatutasuna agerian geratzen da: erabilgarritasunari funtzio estetikoa ematen zaio aldi berean.












MADRILGO BIDAIA - 2013.04.14




Gure bidaiko bigarren egunean goizean La Latina auzoraino gerturatu ginen. Bertan "El campo de la cebada" plaza bisitatu genuen. Han, espazio horren sortzaileetako batzuk, arkitekto batzuk, proiektu horren azalpena egin ziguten: zer zen, nola sortu zen, egondako arazoak, hainbat bitxikeri...

Plaza hori, egia esan, oso espazio berezia da. Zaila da zeharo azaltzea zer den. Bai, plaza bat da, baina ez hitzaren zentzu guztiekin. Normalean, hiri bateko plaza bat bi kaleen edo gehiagoren elkargunean sortzen den espazioa da, askotan monumentu, iturri, parke batekin. Hau berez zulo bat da. Eraikin zahar batekin utzitako zuloa (auzoko igerilekuak zirena). Bertara sartu egin behar zara, eta sartzeak dakarren moduan ate bat dago. Atea harresi bat da, eta ireki eta itxi egiten da. Hala ere publikoa da. Ez da guztiena, baina publikoa da, etxebizitza bateko portal baten publikotasun berdinarekin: plaza hau auzokoena da. Haien ardura da plazaren ongizatea, bertako garbitasuna, bertan egiten diren ekitaldien antolamendua... haren eskubide eta betebeharrak dituzte. Hala ere, sarrera librea da: irekita dagoenean edonor sar daiteke eta sarrera doan da.

Auzokideen eta boluntarioen eskuetan dago plazan berrikuntzak egitea, proposamen berriak, hobekuntzak... Edonork plazatik etekin bat atera dezake, konpromezu bakar batekin: bertan plazarako probetxugarria den zerbait uztea (adib. musika talde batek kontzertu bat eman dezake bertan mikrofono bat utziz). Boluntarioen sarri gauza asko egiten ari dira, eta orain kupula baten eraikitzea proposatu da, estalki bat izateko.

Plazari buruzko datu gehiago nahi izatekotan "El campo de la cebada" webgunean sartu.




 


Plazaren bisita eta gero, denbora librea euki genuen. Denbora honetan gauza asko ikusteko astia izan genuen, Madril pixkat hobeto ezagutzekotan. Metroari esker hritik azkar ibiltzeko aukera izan genuen eta eremu ezberdinak ikusi. Adibidez, La Latinan bertan Rastro kale-mekatua ikusi genuen. Bertan antiguetateak, arropa merkea, jostailuak... saltzen ziren. Honetaz aparte, Puerta del Soletik igaro ginen, Jauregi Erreala ikusi genuen...

puerta del sol

rastro merkatua

jaurgi erreala






viernes, 17 de mayo de 2013

DALL'AVA ETXEA - REM KOOLHAS




Pariseko mendebaldean, Saint-Claud auzoan dagoen bizileku hau, Eiffel dorreko bistak ditu. Proiektuan oso garrantzitsua zen bista horiek azpimarratzea. Auzoan familiabakarreko harrizko eta kolore beroetako etxebizitzak daude, zirueloen artean sakabanaturik.

Bista batzuk nabarmenduz eta gertuen dauden auzokoetatik (bizilagunengandik) ezkutatuz, orubea hirutan zatitu zen. Lehenengoan lorategia dago, bigarrenean luzeka eraikitako eraikina (partzelako ardatza dena) eta hirugarrenean zeharkako eraikinaren atalak. Estalkien bidez bista guztiak gure eskuetan geratzen dira.

Espazio sozialak eta intimoak oso bereizita daude. Hasteko, egongela 40 tonako igerilekuaren azpian aurkitzen da, eta beirazko itxitura dauka. Nola da posible hau zutik mantentzea? Igerilekua habe luze baten gainean dago, eraikinaren ardatza eratzen duena. Pisu horrek guztiak ematen dio egonkortasuna eraikinari, zeharkako atalek presio negatiboa sortzen dutelako. Hortaz, eraikinaren egiturak egongelan egiten duen desafioa eta igerilekuari ematen dion ingrabitate efektua dira berez eraikinaren egituraren sendotasunaren gakoa.

Itxuraz, eraikina bukatu industriala du, metalezko txapa ondulatuzko fatxada dauka, txapa lauez eginda dauden ateetako bukatua salbuespen. Zeharkako boladizoan dauden moduluetako bat gorriz margotuta dago. Sarreran naturarekin harremana eratzen duten eta zuhaitzak imitatzen dituzten piloteak daude. Egongelako beirarekin arazoak egon ziren, bertako legediak ez zuelako hasieran onatzen beirak ematen zuen pribatutasun eza; proiektua hasi zenetik obra amaitu arte urte asko pasa zirenez (7 gutxi gorabehera), onartu egin zuten, gortinak jar zezaketelako.






































IGLOOAK


Nola bizi dira artikoan?


Herri primitiboetako arikitekturaren ezaugarri basikoa praktikotasuna da. Baldintzei egokitutako arkitektura hori haien premiak asetu behar ditu; eraikitzeko erraza izan behar du, behar diren materialak lortzeko errazak izan behar dira eta nola ez, eguralditik babesteko aproposak izan beha dute. 

Inguru hauetan egurrik ez dagoenez isolamendu bezela elur bloke konpaktoak erabiltzen dtuzte, plano zirkularrean bata bestearen gainean kupula bat osatuz. Kupula amaituta dagoenean sarrera irekitzen dute: kainoi ganga foma dauka, eta lur-mailatik behera sartzen da. Behera sartzearen arrazoia aire beroaren mantentzea da: aire hotza behera joango da eta aire beroak gora joateko joera duenez, habitatzaileen eremuan geldituko dira. Pareten lodieragatik, elurraren zuritasunagatik eta kupularen formagatik, Eguzki-izpiak barruran isladatuko dira eta beroa barruan mantenduko da. Honela, kanpoan -24ºC daudenean barruan +1.6ºC egondo dira. Tenperatura aldaketa hori emango da barruan sortzen den beroa ez delako kanpora aterako, isolamendu  termiko onagatik, barruan, izanere, bero hori lortuko da bai lanparengatik bai giza gorputzak emititzen duen beroarengatik.
















SYDNEY OPERA HOUSE-tik KURSAAL-era





 

Bi Pritzker Sari-ko arkitekto hauek bere obra garrantzitsuengatik ezagunak dira, baina izan al dute bata bestean influentziarik? Ez dakigu, baina Rafael Moneo Tudelako arkitektoa Jorn Utzon-en Dinamarkako estudioan lanean ibili zen 1961-1962 urteetan, Oiza arkitektoarekin lan egin ondoren. Azken honek ez dauka Pritzker Saririk, baina nire ustez ospeak ez du obra baten kalitatea neurtzen: Oizak obra ezagunak ditu, lan onak, baina nahiz eta gizarteak bere arkitekturak onartu izan, ez du beste bi arkitektoek bezalako mirespena jaso. 

Francisco saenz de oiza

--------------------------------------------------------------------------------------

SYDNEY OPERA HOUSE

Australiako Hegoaldeko Nueva Gales-en (Sidney) kokatzen da. Jorn Utzon-ek 1957an diseinatu zuen, baina 1973era arte ez zen inauguratu. 2007an Patrimonio de la Humanidad bilakatu zen, eta gaur egun ballet, antzerkia, opera eta bestelako ekoizpen musikaletarako erabiltzen da.

800px-Sydney_Opera_House_construction_1968

Eraikuntza expresionista bat da, diseinu guztiz berritzaila duena. Maskor aurrefabrikatuen forma dauka, horietako bakoitza semiesfera bat izanda, egituraren gangak bilakatzen direnak. Oso azalera handiko eraikina da (+/- 183 x 120 metro) eta 580 koloma hondoratuetan bermatzen da, itsasmailatik 25 metrotara daudenak. Energetikoki gastu handia suposatzen du eraikin honek: 25.000 pertsoneko hiri baten kontsumo elektrikoa du; energia 645 kilometro kabletan garraiatzen da.

493786092_cb0e5e5c70_o

Gangak esfera baten ebaketak dira. Esfera, gainazal kurbo tridimentsional arruntena da, eta horregatik diseinurako posibilitate asko ditu. Esfera horren erradioa gutxi gorabehera 75 metrokoa da. Proiektuaren kontzeptua hau denez, plaka honetan maskorraren jatorri eskematikoa agertzen da, gangak esferetatik datozela azalduz.






KURSAAL AUDITORIOA DONOSTIAN

En la memoria del proyecto se insistía en la intención de que el Kursaal mantuviera cierta condición de accidente topográfico

Urumea ibaiaren ertzetan dauden harriak bezala, Kursaaleko kubo hauek ez dira soilik kuboak, akzidente topografikoak baizik. Harrien forma horrekin, Kuboek bertan geratu diren harriak irudikatzen dituze. Haien orientazioak ezberdinak dira: bat Urgullera begiratzen ari da eta bestearen norabidea Uliarantz da, bertatik gertu dauden bi mendiak. 

Haien materiala beira da, estriak dituen biera, opakoak direnak eta jarraiak. 


















AMETS BAT. ESKAILEREN ETXEA





Amets bat. Oizak bere ametsetako etxebizitza nolakoa izango zitekeen galdetzean honakoa azaltzen zuen: bi mailatako habitata, eskailera batzuetaz komunikatuta. Maila horietako bat lurzoruaren mailan egonda, bigarrena goiko solairu batean egongo litzateke. Batetik bestera igarotzeko plano librea hausten duen eskailera asko aurkituko genituzke. Espazioa luzea, aldakorra, handia eta aberatsa izango litzateke, eta eskailerek eremu pribatuak, babestuak gordeko lituzkete. Eskaileren etxea.

Ingrabidoak, salbatzaileak. Eskaileretako maila bakoitzak sortutako efektu emozionala baregabea izango litzateke. Espazio garden hori aldi berean zainduta egongo litzateke, irekia, konektatua. Bertan errefuxiatzeko sentsazioa, bertan lo egitekoa.

Ez dago proiektaturik, ez dago eraikita. Ametsa da. Baina ikustea ikutzea da.