Mostrando entradas con la etiqueta 21 bizileku. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 21 bizileku. Mostrar todas las entradas

jueves, 9 de mayo de 2013

SCHMUNKE ETXEA

Izena: Schmunke etxea
Kokapena: Kirschallee, Lobau, Alemania
Arkitektoak: Hans Scharoun
Urtea: 1933
Arkitektura estiloa:  "modernitate zuria" estilokoa, Tugendhat eta Ville Saboye eraikinen garrantzia konparablea
Proiektua: itsasontzi bat simulatzen duen eraikina




Archivo:CasaSchminkle1930.jpg


Habitat hau luzea eta estua da. Egitura metalikoaz eraikita dago. Paisaian zehar nabigatzen dagoela ematen du, metafora nautikoak erabiltzen batitu. Egongelako gardentasuna oin osoa hartzen du, eta minimora murrizten ditu zirkulazio soluzio konbentzionalak. Eskailerak terraza irten guztial lotzen ditu; hauek, aldi berean, Eguzki-babes funtzioa daukate: guztiz beiraztaturik dauden egoteko eremuak estaltzen dituzte.
Oinean gardentasun hori nabaritzen da; hala ere, irten asko ikusten da, terrazen solapearekin mugara iristen dena. 
Guztiz funtzionalak diren espazioak osatzen duten "oinarria" (logelak eta zerbitzuaren dependentziak) eta cornisa moduan agertzen den gainazala, terrazak biltzen dituena, kontrastatzean agertzen den tentsioa da hori. 
Etxebizitza hau urtaro aldaketara egokiturik dago, baina batzuetan inkoherentziara heltzen dela ematen du; azken analisian ikusi da oina horren zorrotza denez, etxea truko bisual multzo bat izatetik libratu dela.


Archivo:Casa Schiminke 01.jpg


ERAIKUNTZA ETA LEKUA

Bezeroa pasta fabrikatzaile bat da, eta haren fabrikatik distantzia gutxira kokaturik dago. Bistak fabrika horretara zuzenduak daude, nahiz eta distantzia nahikora egon: iparraldean fabrika dago, baina eraikina ez da gehiegi gerturatu. 

Arkitektoaren eta bezeroaren arteko harremanak estuak izan ziren, eta eraikuntzak bere etxetiarren beharren aurrean prestutasuna erakusteko, eraikuntza modernoko jakintza berriak aplikatu ziren.  

KONTZEPTUA

Itsasontzien antza duen eraikin honek, proiektatu zeneko momentuko ezaugarri bereizgarriak ditu, hala nola, piloteen gainean eraikitzea, espazialitate desberdinerako bilaketa edota hierarkia ezberdineko lekuen sortzea, haien eguneroko erabileraren arabera.


ESPAZIOA

Norabide aldaketak daude, argi jolasekin eta itzalekin, gardentasun eta opazitate, kolore eta formekin konplementatzen dira; diseinu geometriko erraz baten mugei esker bisualki egituratuakdaude (lauki eta zirkunferentziak batez ere).
Eraikinaren bolumen angusiko bi mailak maldari paraleloak dira, ekialdetik mendebaldera doana. Beheko solairuan egoteko espazioak daude, eta goikoan logelak. Etxebizitaren aurrean 30ºko biraketa proiektatu zuen arkitekotak, orubearen mugari forma paraleloz jartzeko.

              Eremu publikoak:

Hegoaldetik sarrera dago. Bertan etxearen ardatza dago, boladizo garratzitsu baten bidez azpimarratzen dena. Bertan norabide-aldaketa nahasketa bat sortzen da. Ebaketan alde batean egoteko espazioa gelditen da, eta bestean, etxeko-lanetakoa, bisualki ordenatzeko ere bai. 
Ardatz hori jarraituz, alde batetik atarira sartzen da, bi solairuko altuera duena eta jolas-eremuarekin lotzen dena, iparraldetik jangelaren eremuarekin lotzen den bezala. Lan eremura gidatzen duen eskailerak atentzioa pizten du biraketa bat egiten duelako. Sarrerako norabide aldaketak duen eragina honako hau da: nahi gabe bizilekuko ardatz nagusian topatzen zara. Bertatik berotegira pasa zaitezke.

Negutegiak leihate handiak ditu, eta mazetekin batera ematen du lorategiak eta eraikinak fusionatu egiten dutela. Ardatz horren bukaeran beste norabide aldadeta bat dago, atez kanpoko eskailera batekin, eskailera nagusiarekiko paraleloan, lehenengo solairuko terrazara gidatzen duena.


              Eremu pribatuak:

Beheko solairuarekin konparatuta, bizimodu guztia garatzen den lekua, hau da, logelena, guztiz espartanoa da. Bakarrik boladizo handia nabarmentzen da. Boladizo honetara etxearen jabeen logela eta estantziek ematen dute.


EGITURA

Egitura portikatua da: altzairuzko zutabeek espazio luzatu zentrala rodeatzen dute, harlangaitzeko hormak norabide ezberdinetan egonda. Zutabeak erretikula ortogonal baten bidez antolaturik daude. Profil eta pisuarte metalikoen bidez eraikina materializatu egiten da. Horrekin, mugimendu modernoko arkitektura nautikoarekin antza handia duen estetika bat sortzen da. Egitura eraikinaren imajinaren zati garrantzitsua da, zutabe batzuen bidez ikusten baita. Eraikuntzaren ipar-ekialdeko ertzean, proportzio berdineko bi bolumenetan oinarritzen den konposizio arkitektonikoaren gailurra dago, barruko pasabideetako distribuzioan eta eraikineko gorputz osoko distribuzioan ikusten den bezala.


Archivo:Schminke 1.jpg

Archivo:Casa Schiminke 21.jpg















Archivo:Casa Schiminke 17.jpg


Archivo:Casa Schiminke 10.jpg


Archivo:Casa Schiminke 16.jpg














miércoles, 8 de mayo de 2013

DR. CURUCHET-ENTZAKO ETXEA

Izena: Dr. Curuchet-entzako etxea
Kokapena: Buenos Aires, Argentina
Arkitektoak: Le Corbusier
Urtea: 1949
Arkitektura estiloa
Proiektua: hiru logelako etxebizitza + medikuaren kontsulta bat


Proiektu honen oina bata bestearen ondoan dauden hormek osatzen dute.Eraikinaren lau aldeetatik alde bakar batean ez daude eraikuntzak bata bestearen ondoan; bertan kokatzen dira sarrera eta parkerako bistak. 



Proiektua hiru logeletako apartamentu bat diseinatzea zen, baina mediku-kontsulta bat eskatzen zuen. Problema hori kontpontzeko, kontsulta garajearen gainean kokatu zuen Le Corbusierrek; honekin, tramo bikoitzeko arrapala luze baten bidez sarrera lortzen zuen. Erdiko rellanoan etxebizitzarako sarrera hasten da eta justo sarrera igarotzean eskailera batekin topatzen gara. Eskailera horrek "eguneko espaziora" igotzen da: eremu hauy orubetik bi altuetara dago, eta haren terraza kontsultako estalkia da. Logelak azkenengo solairuan daude. Honekin ikus dezakegu logelek sortutako bizileku-espazioa edo hobe esanda habitat-espazioa pribatutasuna behar dutela, batez ere eraikin berean eremu publiko-pribatu bat baldin badago, hau da, mediku-kontsulta.

Le Corbusierrek zutabeen bidez oinean ikusita kuadrikula bat sortzearen kontzeptua sortu zuen: egitura sortzea edozein distribuzioa proiektatu ahal izateko. Honela kargak zutabeek hartzen dituzte, eta bai fatxada edo itxiera sistema bai eraikinaren espazio mugaketa sistema proiektuaren menpe daude, eta ez egituraren menpe. Etxebizitza honek zutabe-kuadrikula hori erabiltzen duela ikus dezakegu.

Argiztapenari dagokionez, eraikinak beirate jarraia du, eta kontsultan Eguzki-argitik babesteko sistema berezi bat erabilten da: hormigoizko brise-soleil. Teknika hau argia "puskatu" (briser) egiten duten elementuak sartzean datza, arkitekturan efektiboak izateko aprobetxatuz. Bost esparru ezberdinetan banatzen da (brissements deitzen direnak): 1er brisement … de los nuevos propósitos, 2ème brisement … de la osmosis cultural, 3ème brisement … de la interiorización del conocimiento, 4ème brisement … de la geometría, el uso y la técnica, 5ème brisement … de la envolvente profunda.




brise-soleil

brise-soleil

brise-soleil 

brise-soleil

brise-soleil


Obra honetan 20ko hamarkadako gaiak erabili ziren influentzia gisa. Pilotiei esker, ebaketaren soluzioa posiblea izan zen, lehen azaldutako arrazoiengatik. Ibilbide arkitektonikoa arraparen igoerarekin garatzen da, bestbulutik, "egotea"-tik eta altuera bikoitzeko izkinetik, eta erdiestalitako terrazatik. Oina libreak biltzen dituen kontzeptuak gaueko eremuko bainugelak inguratzen dituzten kurbetan nabaritzen dira. 

Potentzia expresibo altua dauka eraikin honek; egituraren erabilera ia dekoratiboagatik da hori. Izan ere ibilbide arkitektonikoan eremu irikietatik eremu itxietara igarotzen gara, bista esanguratsuekin (murriztuak eta dilatatuak). Obrak gonbidatze zeremonial baten existentzia insinuatzen du: badakigu espazio pribatu-publiko bat aurkituko dugula, baina ez dugu ikusten, eta kuriositatea pizten dute elementu arkitektonikoengaitk (sakonerak estaltzen dituzten hormak esaterako) barrura pasatzeko joera agertzen da (beheko oinean argi ikusten da).

























  










PAREKH HOUSE


Izena: Parekh etxea
Kokapena: Ahmedabad, India
Arkitektoak: Charles Correa
Urtea: 1967-68
Arkitektura estiloa: eguraldiarekin harremanean dagoen arkitektura
Proiektua: beroari aurre egitea modu praktiko batean


Indiako Ahmedabaden dagoen Cablenagar auzoan, Kota-n, dago. Barrutik, eraikinak epazio piramidala du, sabai moduan zerua "ebakitzen" duten egur listoiak daudelako, argi-itzal joko bat sortuz. Efektu horrek bero hartzea murrizteko funtzioa dauka ere bai. Eremu honen izena "udako ebaketa" da, udako arratsalde beroetan erabili ohi delako. Justo alderantziz, buruz bera dagoen piramide batean bezala, hau da, zerurantz irekita, "neguko ebaketa" deitzen den eremua dago, hilabete hotzetan erabiltzeko, baita udako arratsalde hotzetan ere. 


         piramidala                                   piramide alderantzikatua

argitasuna sartzeko eta hedatzeko modu bat

espazioak eta argiak hartzen duen espazioa, anplitude efektuak
Eraikinaren kokapenari dagokionez, Parekh etxea Ahmendabarreko iparraldeko eremu batean dagoela esan behar dago. Horrek esan nahi du bero asko sartzen dela ekialdeko eta mendebaldeko fatxadetatik, ardatzean zehar daudenak. Arazo hori konpontzeko, hiru modulutan oinarritzen den plano bat garatu zuten; honela, udako ebaketa erdian geratzen da, neguko ebaketaren eta zerbitzu moduluaren bidez babestua. Zerbitzu modulu honetan zirkulazioak, bainugelak eta sukaldea kokatzen dira.

Etxea adreiluzko fabrikaz eraikita dago, forma bukatuko lauza batzuri eutsiz. Horma horiek kontzeptu klimatikoen adierazpenak gordetzen duten diseinua jarraitzen du.





maiatzaren 15ean, 15.00retan

ekainaren 1ean, 12.00tan 
abenduaren 21ean, 12.00tan