jueves, 9 de mayo de 2013

SCHMUNKE ETXEA

Izena: Schmunke etxea
Kokapena: Kirschallee, Lobau, Alemania
Arkitektoak: Hans Scharoun
Urtea: 1933
Arkitektura estiloa:  "modernitate zuria" estilokoa, Tugendhat eta Ville Saboye eraikinen garrantzia konparablea
Proiektua: itsasontzi bat simulatzen duen eraikina




Archivo:CasaSchminkle1930.jpg


Habitat hau luzea eta estua da. Egitura metalikoaz eraikita dago. Paisaian zehar nabigatzen dagoela ematen du, metafora nautikoak erabiltzen batitu. Egongelako gardentasuna oin osoa hartzen du, eta minimora murrizten ditu zirkulazio soluzio konbentzionalak. Eskailerak terraza irten guztial lotzen ditu; hauek, aldi berean, Eguzki-babes funtzioa daukate: guztiz beiraztaturik dauden egoteko eremuak estaltzen dituzte.
Oinean gardentasun hori nabaritzen da; hala ere, irten asko ikusten da, terrazen solapearekin mugara iristen dena. 
Guztiz funtzionalak diren espazioak osatzen duten "oinarria" (logelak eta zerbitzuaren dependentziak) eta cornisa moduan agertzen den gainazala, terrazak biltzen dituena, kontrastatzean agertzen den tentsioa da hori. 
Etxebizitza hau urtaro aldaketara egokiturik dago, baina batzuetan inkoherentziara heltzen dela ematen du; azken analisian ikusi da oina horren zorrotza denez, etxea truko bisual multzo bat izatetik libratu dela.


Archivo:Casa Schiminke 01.jpg


ERAIKUNTZA ETA LEKUA

Bezeroa pasta fabrikatzaile bat da, eta haren fabrikatik distantzia gutxira kokaturik dago. Bistak fabrika horretara zuzenduak daude, nahiz eta distantzia nahikora egon: iparraldean fabrika dago, baina eraikina ez da gehiegi gerturatu. 

Arkitektoaren eta bezeroaren arteko harremanak estuak izan ziren, eta eraikuntzak bere etxetiarren beharren aurrean prestutasuna erakusteko, eraikuntza modernoko jakintza berriak aplikatu ziren.  

KONTZEPTUA

Itsasontzien antza duen eraikin honek, proiektatu zeneko momentuko ezaugarri bereizgarriak ditu, hala nola, piloteen gainean eraikitzea, espazialitate desberdinerako bilaketa edota hierarkia ezberdineko lekuen sortzea, haien eguneroko erabileraren arabera.


ESPAZIOA

Norabide aldaketak daude, argi jolasekin eta itzalekin, gardentasun eta opazitate, kolore eta formekin konplementatzen dira; diseinu geometriko erraz baten mugei esker bisualki egituratuakdaude (lauki eta zirkunferentziak batez ere).
Eraikinaren bolumen angusiko bi mailak maldari paraleloak dira, ekialdetik mendebaldera doana. Beheko solairuan egoteko espazioak daude, eta goikoan logelak. Etxebizitaren aurrean 30ºko biraketa proiektatu zuen arkitekotak, orubearen mugari forma paraleloz jartzeko.

              Eremu publikoak:

Hegoaldetik sarrera dago. Bertan etxearen ardatza dago, boladizo garratzitsu baten bidez azpimarratzen dena. Bertan norabide-aldaketa nahasketa bat sortzen da. Ebaketan alde batean egoteko espazioa gelditen da, eta bestean, etxeko-lanetakoa, bisualki ordenatzeko ere bai. 
Ardatz hori jarraituz, alde batetik atarira sartzen da, bi solairuko altuera duena eta jolas-eremuarekin lotzen dena, iparraldetik jangelaren eremuarekin lotzen den bezala. Lan eremura gidatzen duen eskailerak atentzioa pizten du biraketa bat egiten duelako. Sarrerako norabide aldaketak duen eragina honako hau da: nahi gabe bizilekuko ardatz nagusian topatzen zara. Bertatik berotegira pasa zaitezke.

Negutegiak leihate handiak ditu, eta mazetekin batera ematen du lorategiak eta eraikinak fusionatu egiten dutela. Ardatz horren bukaeran beste norabide aldadeta bat dago, atez kanpoko eskailera batekin, eskailera nagusiarekiko paraleloan, lehenengo solairuko terrazara gidatzen duena.


              Eremu pribatuak:

Beheko solairuarekin konparatuta, bizimodu guztia garatzen den lekua, hau da, logelena, guztiz espartanoa da. Bakarrik boladizo handia nabarmentzen da. Boladizo honetara etxearen jabeen logela eta estantziek ematen dute.


EGITURA

Egitura portikatua da: altzairuzko zutabeek espazio luzatu zentrala rodeatzen dute, harlangaitzeko hormak norabide ezberdinetan egonda. Zutabeak erretikula ortogonal baten bidez antolaturik daude. Profil eta pisuarte metalikoen bidez eraikina materializatu egiten da. Horrekin, mugimendu modernoko arkitektura nautikoarekin antza handia duen estetika bat sortzen da. Egitura eraikinaren imajinaren zati garrantzitsua da, zutabe batzuen bidez ikusten baita. Eraikuntzaren ipar-ekialdeko ertzean, proportzio berdineko bi bolumenetan oinarritzen den konposizio arkitektonikoaren gailurra dago, barruko pasabideetako distribuzioan eta eraikineko gorputz osoko distribuzioan ikusten den bezala.


Archivo:Schminke 1.jpg

Archivo:Casa Schiminke 21.jpg















Archivo:Casa Schiminke 17.jpg


Archivo:Casa Schiminke 10.jpg


Archivo:Casa Schiminke 16.jpg














No hay comentarios:

Publicar un comentario