miércoles, 1 de mayo de 2013

PROIEKTUAREN ZERGATIAK

Habitat hiritarrean inspiratutako proiektua diseinatzean hainbat ideia klabe egon ziren. Sarrera honekin, sarrera zaharrago batzuetan aurkeztutako proiektu baten kontzeptua azaldu nahi dut. 

Proiektua egiten hasteko hiru leku ezberdinen artean bat aukeratzea eskatu ziguten. Nik, Tongorgoxo kaleko etxebizitza baten "azpian" dagoen egitura ikusia aukeratu nuen, fakultateetara, kirol-espaziora begira dagoena. Eremu hau aukeratzearen arrazoia ez da bakarra; espazio honek hainbat ezaugarri bereizgarri zituen nire sormena pizteko. Hasteko, beste bi espazioak eremu publikoetan sarturik zeuden, kaleko zirkulazio horizontalen erdian; nahiz eta proiektu onak egiteko lekuak izan, hautatutako eremuak zituen posibilitateak niretzat handiagoak ziren. Nik aukeratutako espazioak bederatzi zutabeko hiru ilara ditu, orubearen malda banatzen duen kontentzio-horma batez babestuak; bi habe ilara ditu, bi solairu sortuz eta behekoa orubetik bananduz.


Egitura eginda zegoenez, proiektuaren gakoa egitura hori aprobetxatzea zen, hiru pertsonentzako etxebizitza bat eraikitzeko: Proiektuak II-ko hiru irakasleak. 

Nire ideia ingurgiroko bistak gorestea zen, aldi berean bertako egitura azpimarratuz. Hortaz, bistetara irekitzen den moduluak proiektatu nituen, beti ere egitura hori errespetatuz eta baita kanpotik ere habe eta zutabe horien presentzia erakutsiz. Kontzeptua hau izanda, eremuaren ahuleziak ezabatzea nahi nuen; sakonera handiko egitura zenez, argi naturala barruraino sartzea zaila izan zitekeen, batez ere distribuzio konbentzional bat proiektatu izan banu. 



Horregatik, paisaira irekitzen ziren moduluak eta zutabeak eta habeak nabarmentzeko kontzeptua argi naturala 10 metro baino gehiagoko sakoneraraino sartzeko funtzionatu behar zuten, beti ere beirateekin konbinatuz. Fatxadaren diseinuaren arrazoia hori da: logelek 60º-ko ebaketako salientea dute; biltegi/sotoak (beheko pisua), bainugelaren goiko solairuko moduluaren eta sukaldearen (beheko pisua) moduluak metro bateko irtena dute, haien kontrako moduluak, hau da, biltegi/sotoko goiko solairuko modulua, bainugelaren beheko solairuko modulua eta estudioko modulua, 2 metroko irtena daukate. 

Barruan, forjatuak ez dute habe horiek hartzen: haien gainean daude. Aurrefabrikatutako forjatu bat sartzea izango litzateke komenigarriena, haren lodiera 20cm-koa izateko. Horrela, barrutik habeak errespetatu eta azpimarratu egiten dira. Argi artifizialari dagokionez, habe horietan jartzea pentsatu nuen: habearen azalera har dezaketen fluoreszenteak, adibidez.

Horrela, erritmo bat lortzeaz aparte argi naturalaren kudeaketa on bat lortzen zen. Baina honekin ez zen nahikoa izango argia sartu zedin barruraino: moduluak zutabeetatik albo bakoitzean 10cm bereiztea erabaki nuen, barruko pasabideraino iritsiko zutenak. Horrela argia zuzenean sartuko zen, segun eguneko zein momentu den. Argia sartu baina hotzetik babesteko, pasabideran "zulo" horiek beira garden batez estaltzea erabaki nuen.


 

Fatxadaren azalpenarekin amaitzeko, eraikinaren eskubiko atala azaldu behar da. Goiko solairutik hasita, bertan habeak errespetatu baina zutabeak eztaltzen dituen modulu horizontal luzatuarekin topatzen gara. Zuzenean "markuak" ematen duten eskailera batzuk ikusten ditugu: sarrera da. Orubeak malda duenez eta heltze-bidea goiko kaletik datorrenez, eskailera batzuk proiektatu nituen, goiko solairuraino ematen zutenak. Paisaia protagonista bihurtu zenez, ezinezkoa izango litzateke etxebizitzara sartzeko paisaira bizkarra ematea; horregatik, sarrera moduluaren albo batetik ematen da: arkitekturaren kontzeptua bisitatzailearen intuizio izatetik errealitatera pasatzen da (diseinu guztia deskubritzen du oraindik barrura sartu baino lehen) eta paisaia begiratzeari ez dio uzten.



Beheko solairuan, garaje bat izan zitekeen espazioarekin topatzen gara, jangelarekin batera. Garajera iristeko aldapa posiblea da eraikitzea; orubeak duen malda aldaparen diseinua konplikatu egiten zuen, baina inguruan nahiko espazio libre dago legedia errespetatuz kotxeentzako aldapa bat eraikitzeko (hasieran eta bukaeran %5eko malda, eta maximo %20ko malda). Hala ere, nire proiektutik kanpo utzi dudan detailea da; bakarrik, garaje espazio hori utzi edo kendu egiteko posiblea den edo ez kalkulatu dut.



Eraikinaren distribuzioari dagokionez, azaldu beharra dago habitatak bi solairuko espazioa duela, baina ez modu konbentzionalean sortuta: ez dago 0. solairu bat eta -1 solairu bat. Espazioa erabileraren arabera diseinatuta dago: funtzioak forma zehazten du

Logelak.
Pasabidean barrena alterno dauden hiru ate dira, hiru logelentzako bana. Logela bakoitzean sartzean espazio ireki batekin topatzen gara (espazio pribatu bateko, hau da, logelako espazio publikoena); eskubian eskailera bat dago, aldi berean armairu edo apal funtzioa betetzen duena. Behin goian gaudela, goiko hau logelako espazio pribatuena dela ikusten dugu: ohea dago, eta boladizoan dagoela ematen duen pasabidea zeharkatzean, beirate bat den modulua aurkitzen dugu, berriz ere paisaia enmarkatzen duena: argia sartzen da, pribatutasuna lortzen dugu (ohea sakonegi dago kanpotik ikus gaitzaten), ingurua menderatzen dugula ematen du (bistengatik, altueragatik).




Bainugela.
Altuera bikoitzekoa da: gorantz begiratzean habeak ikusten ditugu (goiko solairua bermatzen den habeak), baina haietatik gorako espazioa librea izaten jarraitzen du. Horma kurbatu bat aurkitzen dugu: komunontzia eta bideta estaltzen dituzte, espazio irekia izaten jarraitzeko, baina pribatutasuna mantentzeko. Aurrera egitean irla bat ematen duen konketa daukagu. Metro batzuetara, erdian, altzari bat dago, bainuontzia izkutatzen duena (bizilekua elkarbanatuko dutenen harremanek ez dute ahalbidetzen bainuontziak erotismoa sustatzea, horregatik estaltzen da). Boladizoan dagoen modulu zatian bainuontzia dago. Haren leiho sistema berezia da: goiko moduluak eztaltzen du bainuontziaren modulua, baina oraindik metro bat agerian geratzen da. Sabaia lehio bat da, eta dutxatzean leihoa ireki eta euria egitekotan busti ahal izatea ahalbidetzen du (irakasle bati, hau da, bezeroa izango litzatekeen bati itsasoan euria egitean bainatzea gustukoa zuelako). Pribatutasuna mantentzen da beiraren kokapen estrategikoagatik eta gaineko moduluaren kokapenagatik.



Estudioa.
Sarrerarekin nahasten da. Bisita anitzak hartzeko prestatuta dago. Zutabeak, berriz ere, kontzeptua bukaeraraino eramanez, azpimarratzen ditu, mahaiak haren inguruan baitaude, baina 10 cm-ko separazioarekin. Bulegoak daude ere bai, baina hauek modu diskretuago batean daude kokaturik: aterik gabeko pasabidetxo bat dago, hurrengo modulura bideratzen zaituena: bertan hirurentzako espazio pribatu-publikoa dago, eta estudioko gauzak gordetzeko armairu-multzoa dago. 


 

Sukaldea, jangela, egongela.
Espazio irekia denez, eskailera nagusia jaitsi bezain laister ez dakigu non gauden: egongela, sukaldea ala jangela da? Aurrena sofa batentzako lekua izan zitekeenarekin aurkitzen gara. Alboan, mahai luze batekin. Mahai horrek plataforma altxatuago batera gidatzen gaitu: sukaldea. Sukaldeko mobiliarioari jarraituz etxebizitzako pribatutasun gehieneko pasabidera iristen gara (bertatik logeletara, bainugelara, terraza pribatura eta biltegira iristen gara). Plataforma altuago bat diseinatu nuen espazio iriki honetako eremu "bustia" bereizteko; gainera, horrela gonbidatuen gainerako espazio guztiatik pasia daitezke inolako eragozpenik gabe, espazioa baita aberatsa egiten duena arkitektura bat.





Biltegia eta terraza pribatua.
Bi logela artean biltegia aurkitzen dugu. Bertan garbigailua bezalako makina zaratatsuak sar daitezke ere bai, zutabeetatik bereizten duen separazio horrek isolamendu lana egiten baitu ere bai: aire ganbera uzten du, materialetik bibraziorik ez transmititzeko, eta gainera nahiko lodiera dago ere bai. Beheko solairua biltegia izanik, obrako armairuaren inguruan dagoen eskaileratik gora terraza bat topatzen dugu. Aurrena egongela bat ematen du; ondoren pareta bat dago, isolamendu-termikoko funtzioa duena: haren atzean espazio irekia dago. Moduluaren amaiera (boladizokoa) 1.20 m-ko altuerako beira batez bukaturik dago, segurtasun arrazoiengatik; horretaz gain, terrazatzat har daitekeen espazioa da hau.






IKUS maketa & planoak SARRERAK (apirila), HABITAT HIRITARRA- ETIKETAREKIN

No hay comentarios:

Publicar un comentario