Pariseko mendebaldean, Saint-Claud auzoan dagoen bizileku hau, Eiffel dorreko bistak ditu. Proiektuan oso garrantzitsua zen bista horiek azpimarratzea. Auzoan familiabakarreko harrizko eta kolore beroetako etxebizitzak daude, zirueloen artean sakabanaturik.
Bista batzuk nabarmenduz eta gertuen dauden auzokoetatik (bizilagunengandik) ezkutatuz, orubea hirutan zatitu zen. Lehenengoan lorategia dago, bigarrenean luzeka eraikitako eraikina (partzelako ardatza dena) eta hirugarrenean zeharkako eraikinaren atalak. Estalkien bidez bista guztiak gure eskuetan geratzen dira.
Espazio sozialak eta intimoak oso bereizita daude. Hasteko, egongela 40 tonako igerilekuaren azpian aurkitzen da, eta beirazko itxitura dauka. Nola da posible hau zutik mantentzea? Igerilekua habe luze baten gainean dago, eraikinaren ardatza eratzen duena. Pisu horrek guztiak ematen dio egonkortasuna eraikinari, zeharkako atalek presio negatiboa sortzen dutelako. Hortaz, eraikinaren egiturak egongelan egiten duen desafioa eta igerilekuari ematen dion ingrabitate efektua dira berez eraikinaren egituraren sendotasunaren gakoa.
Itxuraz, eraikina bukatu industriala du, metalezko txapa ondulatuzko fatxada dauka, txapa lauez eginda dauden ateetako bukatua salbuespen. Zeharkako boladizoan dauden moduluetako bat gorriz margotuta dago. Sarreran naturarekin harremana eratzen duten eta zuhaitzak imitatzen dituzten piloteak daude. Egongelako beirarekin arazoak egon ziren, bertako legediak ez zuelako hasieran onatzen beirak ematen zuen pribatutasun eza; proiektua hasi zenetik obra amaitu arte urte asko pasa zirenez (7 gutxi gorabehera), onartu egin zuten, gortinak jar zezaketelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario