Izena: Fisher House
Kokapena: Hatboro, Pensilvania, AEB
Arkitektoak: Louis Khan
Urtea: 1966
Arkitektura estiloa: kuboak, egurrezko lerro zuzen horizontala
Proiektua: familia bakarreko etxea, ibai ertzean, malda txikiko orube naturalean
Khan arkitektoa beti laukiekin hasten dela esan ohi du: "Beti laukiekin hasten naiz". Obra honetan kontzeptu hori argi ikusten da: patuaz erori diren bi dado ematen dute, izkina batean elkargunea dutenak. Hala ere, ez dira kubo zehatzak; izan ere, egongelako "kuboa" ez da laukia oinean ere ez.
Eraikina plataforma baten gainean bermaturik dago. Plataforma horrek egurrezko entramatua dauka; bertan muntangak daude, eta horren gainean habeak daude kokaturik, gainerako solairuak eraikitzeko. Orubea nolabaiteko malda duenez, harrizko oinarri bat diseinatu zuen Kahn-ek, malda aldaketa hori konpentsatzeko eta lorategia beheko maila batean utziz.
Esan bezala, eraikina bi modulo ezberdinek osatzen dutela ematen dute, 45º-ko angeluko arku batek bereizten dituen bi kubo ematen baitutelako, elkarrenganako konexio bat izanda. Zurezko lerro zuzen horizontalak garrantzia hartu du proiektu honetan, bi solairuen bereizketa bezala funtzionatuz. Eraikuntza nagusitik metro batzura bi apartamentu txiki eraiki dira, biltegi zerbitzua egiten dutenak.
Barrualdeari dagokionez, bi moduluak bizitokiaren espazia zatitzeko erabili dira: alde batetik laukizuzen formako bolumena daukagu, egoteko estantziak hartzen dituena (sukaldea, egongela, jangela); oinean lauki erregularra den moduluan, ordea, funtzio pribatuagoak dituzten gelak daude (logelak, bainugelak).
Egongela:
Bereiztutako moduluan dago: arkitekto honi ez zaio gustatzen forma bakarreko eraikinak, non barrua zatitu egin behar da espazio erabilgarriak sortzeko; Kahn-ek gela edo espazio bakoitzak bere forma propioa izatea nahi zuen. Eraikin honetan kontzeptu hori aurrera eramatea posible zuen, etxe partikular bat delako (eraikin handi batean oso zaila zen ideia hau garatzea, praktikotasu falta eta zailtasun ekonomikoengatik). Egongelan harrizko tximinia dago, 45º-ko angelu hori errepikatzen duenak.
Jangela:
Hasieran espazio nahiko iluna eta isolatua izango zen, lehio txiki bakar batekin, baina bezeroek inguruko bistak nahi zituztela azpimarratu zuten. Obra bukatu eta hilabete batzuetara lehio handiago bat eraiki zen.
Sukaldea:
Egongelak bere modulua sukaldearekin elkarbanatzen du. Honen arrazoia sukaldea forma propia duela da: kuboa kuboaren barruan. Egongelaren espazioak sukaldearen gainetik eta ingurutik jarraitzen du.
Logelak:
Bi solairuko blokea, hau da, logelena, zailagoa da logela bakoitzaren integritate formala mantentzea; espazioa azpizatitu egin behar da. Hala ere, espazioetako bakoitza osoa eta koherentea da. Adibidez, ekialdera orienaturiko goiko pisuko bi logelak laukiak dira (ia perfektuak); horietako bakoitza oinean ikusita azalerako laurden bat hartzen dute, eta kubo osoko bolumenaren zortziren bat.
Gainerako espazioak:
Sarrera nagusian atari bat dago; bi bainugela daude, solairu bakoitzeko bana; komun bat dago; horretaz gain jantzigela bat eta soto-biltegi bat dago.
Behin etxebizitzako espazio-banaketa azalduta dagoela, bertako izaera handieneko ezaugarria azaldu behar da: bentilazioa eta lehio-sistema.
Fatxadako itxura konplexuena lehioen kokapena da: azalera handikoak dira eta sartune sakonak dituzte, lehio txikiagoak dituztenak. Lehioek zurezko kontralehioak dauzkate, oso sakonki atzeratuak daudenak fatxadako planoarekiko, irekitzen direnean fatxadatik ez ateratzeko. Elementu hauek eraikinak geometria abstraktua izatea eragiten dute; etxearen barruan geometria hori igertzen da, adibidez, leihoko bankuak egongelari ematen dion konposaketaren bidez.
Arkitekto honek espazioa eta argia modu berean ikusten ditu, eta orientazioa, arte zehatz. Egongela iparrerantz orientaturik dago, ibaierantz. Norabide honetan asko landutako izkineko lehio bat dago, neurrira egindako altzari bat txertaturik daukana. Ipar-ekialde eta
hego-ekialdeko fatxadek tamaina txikiagoko lehioak dituzte, argia orekatzen eta deslumbramendua leuntzen dutenak, aldizka arratsaldeko eguzki-izpiak sartzen utziz.
Kahn arkitektoak berebiziko gustua zuen harrian eraikitzeko; antzinako ruinen materiala zelako, eta Erroman egon ostean asko miretsi izan zituelako. Hala ere, Pensilvanian askoz ere merkeagoa denez egurran eraikitzea, teknologia trdizional honetara moldatu zen: platform frame. Orubea ibai baterantz inklinaturik zegoenez eta biltegi bezala funtzionatuko zuen soto bat eraiki behar zenez, harlangaitzeko hormak egiturarentzako oinarri moduan eraiki ahal izan zituen; harlangaitza egonogelako nukleoraino eraman zuen. Eraikinaren materialarekin jarraituz, etxe osoko karpinteria egurrekoa dela esan behar da. Kanpoko estaldura zedroko egurrezkoa da. Estaldura hori orokorrean modu bertikalean eraman da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario