martes, 30 de abril de 2013

BOROBIL ¡VAYA CASAS! PROGRAMAN




¡Vaya casas! Antena 3-ko programan Donostiako luxuzko etxebizitza hau agertu zen bart gauean. Bi arkitektoek Patricia aurkezleari bizitokia erakutsi zioten, diseinuari, erabilgarritasunari eta bestelako ezaugarriei buruzko azalpenak emanez.

Bideoaren hasieran arkitektoek bertoko altzairuaren presentzia nabarmentzen dute. "Eskultura-etxe"-tzat hartzen dute, arkitektoek atearen diseinua aurrera eraman zuela azaldu baitzuten, aurrerago agertuko diren hainbat elementu gehiago bezala.





Familia bakarreko etxebizitza honen izena Borobil da, eta eraikinaren izkin batean zintzilikaturik dagoen pieza eskulturiko horrek irudikatu egiten du.




Hiru  metroko sarrerako atea zehakatzen dute oinezkoek, eta garraioentzako ate tolesgarri hauek topatzen ditugu.



Etxearen barruan dagoen beste atea eskultoreak diseinatutako da. Barruan hormigoi ikusizko luzitua duen espazio irekiarekin topatzen dira. Adibidez, sukaldea eta estudioa ia loturik daudela esan dezakegu. Aurkezleak hormigoia sentsazio hotza ematen duela esaten du, galdetuz ea eraikinaren tenperaturan eragina duen; arkitektoek azaltzen diote habitat honen beroketa-sistema erradiantea dela, eta hormigoiak ez duela hoztasunik ematen; ia aldrebes, erradiantea denez berotzean tenperatura mantendu dezakeela azaltzen diote.



Goiko solairura igotzerakoan, barandila eta pasamanoseko beira berezia goraipatzen dute: kristal bakoitza koadro bat bezalakoa da, baita eskultorearen diseinua ere dena.


Lorategitik ikusita, etxebizitza honek modulu ezberdinak aurkezten ditu. Paisaiara irekitzen dira eta norabait exhibizionismoa pribatutasunarekin konbinatzen dute. Gauean argi-jolasek eraikinari ematen dioten izaera azpimarratzen dute. Modulu hauen ia azpian igerilekua topatzen dugu. Uraren erreflexua moduluen forjatuaren azpian sortzen duten efektuaren miresgarritasuna azaltzen dute ere bai.


Modulu horietako batean suit bat ematen duen logela aurkitzen dugu. Lehen aipatutako exhibizionismo hori agerian geratzen da, ohea beirate handiaren erdian kokaturik baitago, paisaia zinema erraldoi bat izango balitz bezala. Pribatutasuna kortzeko, tertziopelozko gortina luze gorriak topatzen ditugu, metafora dramatikoarekin jarraitzeko, antzerki bateko teloia ematen duena.


Espazio libre irekiak direla esan dugu, eta logelan nabaritzen da berriz ere; bertatik gertu, ia jarraian bainugela bat aurkitzen baitugu, luxuzko erosotasun guztiekin.

Ate luzeekin jarraituz, egurrezko ate labaingarri honekin topatzen gara, beste logela batera eramaten gaituena. Etxean guztira bost logela daude. 


Logela honetako altzariak ezaugarri nahiko berezia dute: atzeko aldea kristala denez, argi naturalaz argiztatzen da.


 Beheko solairura jaistean "txoko" batekin topatzen gara, bisitekin aisialdi denbora ona igarotzeko pentsatua. Bertan sukaldea dago eta besteak beste, sauna bat.

Bertatik kanpora irten daiteke. Lorategian igerilekua aurkitzen dugu.



Kanpotik fatxadan kate luze lodiak topatzen ditugu, eraikinaren teilaturantz igotzen dutenak: bajanteak dira. Baserrietako sistema tradizionala erabiltzea erabaki zuten, lorategiko landareak ureztatzeko: kateetatik ura jaitsi egiten da eta fatxadan tuborik ez ikustea lortzen da.





Amaitzeko, etxebizitzaren kokapenagatik, konposizioagatik... Donostiako bistetaz gozatu daitekeela argi geratzen da, batez ere kuboetako beirate handietatik begiraturik.



Nahi izatekotan, Antena 3-ko web orrian bideoa agertzen da:

http://www.antena3.com/nova/programas/vaya-casas/conoce-casa-blanco-negro-propiedad-dos-medicos-britanicos_2012082500046.html#

(hirugarren etxebizitza)




No hay comentarios:

Publicar un comentario