sábado, 20 de abril de 2013

MADRILGO BIDAIA - 2013.04.13

Aurreko larunbatean Donostiako Arkitektura Eskolako Proiektuak II-ko ikasleok Madrilera joan ginen, han hiru egun igarotzera. Iritsi bezain pronto Reina Sofia museora joan ginen, han Cristina Iglesias eskultore donostiarraren erakusketa ikustera.

Museoaren argazkiak:
















Bere erakusketa Metonimia izena du. Bere lanak espazialarekin eta arkitektonikoarekin harreman handia du, eta horregatik bere eskulturak kokatzen diren ingurunearekin harremanean daude. Errealitatea eta itxura lotura handia dute; alegiazko munduak sortzen ditu erabilgarritasuna adierazteko. Naturalaren eta kulturalaren arteko harremana adierazten du zurrunbilo, itzal, hostotza, ur-jauzi eta bestelako errekurtso naturalen bidez, metafora bat sortuz.



Hortaz, bere erakusketan horrelako elementuak topatzen ditugu:


imagen de Cristina Iglesias: Metonimia










































Eskultoreak gainera bere lanen maketak erakusketara gehitu ditu, eta maketa horien argazkiak plaka metalikoetan inprimaturik daude ere bai:



maketa




------------------------------------------------------------------------------






Museoa bisitatu ostean "Matadero" kultur zentrora joan ginen. Iraganean, izenak dioen bezala, hiltegi bat zen konplexu honetan erreformak egin dira, pabilioi batzuetan beste batzuetan baino ageriagoak direnak, eta kulturarako monumentua eraiki da. Bertan pabilioi ezberdinak daude kulturaren arlo ezberdinei eskainita:








"Casa del lector" pabiloiko maketa

konplexu osoaren maketa













Foto Muller

Mataderoan, bere hasierako funtzioa izateari utzio zionean 1996an, zaharberritze ezberdinak jasan izan ditu; arkitekturako museoa izan da, merkatal gune, multizine edota liburutegi izan den bezala. Gaur egun espazio hau bisitatzean konturatzen gara hiltegi batek hartzen zuen espazioaren neurria; herri baten tamaina izan dezake, bertan kaleak, enparantzak, eraikin handiak eta bestelako eremu publikoak baitaude. Berriztapen lanei buruz esan beharra dago nabariak direla, baina orokorrean hiltegi honen izaera mantentzen duela: pabilioi batzuetan hormigoizko zorua mantendu da, eta beste batzuetan zeramika jantzi da; orokorrean sarrera ateetan plastikozko zintazko ateak mantendu dira, eta barruan metalezko ate labainkor handiak jarraitzen dute. Funtzio zehatz baterako diseinaturik zegoen egitura baten moldagarritasun gaitasuna erakusten du "Matadero"-ko egiturak, eraikinen hilezkortasuna frogatuz.






------------------------------------------------------------------------------













"Tabakalera" zentrua, "Matadero" zentua bezala, Madrilgo tabakalera zentru zaharra da. Mataderon ez bezala, hemen zaharberritzeak itxuran solik eragin dute, matadero zentrua zimenduetatik berritu baita. Tabakalera zentru hau kulturarentzako gunea da ere bai, baina Matadero zentruaren antolaketa eredua ez du jarraitzen. Gure bisitan nabaritu genuen bezala, tabakalera eraikina nolabait bi zatitan bereizi behar dugu: urbanoarekin harreman estuagoa daukan gunea eta zertxobait formalagoa den eremua.

   

Bisitatu genuen aurreneko gunea eremu urbanoena izan zen. Bertan paretak graffitiekin margotuak zeuden, seinalizazioak protesta keinua zekuaten... arte ederren presentzia nabaria zen, eta funtzioa dekoraziozkoa ez ezik, protestazkoa ere bazen. 

seinalizazioa




zaharberritze lanak





sarrerak



eremu itxiak




eremu irekiak



Eremu formalean, kultur gune serioagoa topatu genuen. Sarreran zaindari bat zegoelarik hasita, barruan zaratarik ezin zen egin, ezin ziren obrak ikutu, eta instalazioen inbertsioa handiagoa zela ikus genezakeen. Bertan argazki erakusketa bat topatu genuen, eta benetan txundigarriak ziren argazkiak zeuden. Eskala handian inprimaturik zeuden kristal itxura zuen material batean, argazkiek distira, gardentasun eta errealismo handiagoa izatea lortzen zuena. Material hori Hahnemühle papera deitzen zen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario