domingo, 28 de abril de 2013

MALAPARTE ETXEA



Izena: Malaparte etxea
Kokapena: Punta Massullo, Capri irlako ekialdean, Italia
Arkitektoak: Adalberto Libera (XX. mendeko arrazionalismo arkitektonikoaren adierazlea), Curzio Malaparte (bezeroa)
Urtea: 1938
Arkitektura estiloa: modernoa; lerro zuzena eta ingurunearekin harremanean (harrian infiltratu)
Proiektua: idazlearen etxea; estilo 

Archivo:Malaparte 17.jpg


Curzio Malapartek Lliberari obra hau enkargatu zionean, arkitektoak proiektu eskematiko bat aurkeztu zuen eraikuntza lizentzia lortzeko: baimen azkarra kargo altu baten interbentzioari esker.

Eraikuntza oso prozesu luzea izan zen eta obran zehar aldaketa asko eman ziren, arkitektoaren eta bezeroaren arteko komunikazio-zailtasuengatik; izan ere Libera oso proiektu zaila ari zen aurrera eramaten (Kongresu Jauregia) eta Malapartek oso produktu pertsonalizatua nahi zuen, bere etxe-idealaren araberakoa. 
Malapartek hasierako eskema hori ezeztatu zuen, arrazionalista eta lineala zelako: bunker edo kartzela batekin konparatu zuen espiritu mediterraneotik at gelditzen zela esan zuen. Idazlea eta arkitektoa hainbeste eztabaidatu ostean, Malapartek bertako igeltsero batzuen laguntzarekin proiektua amaitu zuen.  Haren arabera arkitektoak plano batzuk sinatu baino gutxi gehiago egin zuen.

Archivo:Malaparte 9.jpg Archivo:Malaparte 10.jpg

Archivo:Malaparte 8.jpg 


Proiektua etxearen kokapena eta eraikinaren forma luzatua definitzen du, Punta Massulloko harkaitzaren gainean. Itsaslabar horren 32 metroko altuera dauka eta Salernoko Golkoan dago. Eraikinaren siluetak harkaitzaren jarraipena ematen du.

   

Iristeari dagokionez, eraikin honera heltzea irla zeharkatzea dakarrela esan beharra dago. Capriko Piazzettatik ordu bat eta erdira dago, Marina Grandeko funikularraren gailurrean. Itsasotik irisgarria da ere bai, baina bide hau oso arriskutsua da. Sarrera 99 mailako eskailera da. 
Archivo:Malaparte 32.jpg


 

Fatxadari begira, eskalinatak terraza-solariumera gidatzen duela ikus dezakegu, ebaketa trapezoidala duena. Teilatuan kurba libreko horma zuri bat dago.


  



Etxea luzera ezberdineko hiru solairuetan garatzen da.


  • Beheko bi pisuan zerbitzuaren logelak eta gonbidatuentzako logelak daude. Maila honetan leñazko berogailu bat dago.
  • Goiko solairuan Malaparteren apartamentua dago. 
  • Erdiko solairua bi zatitan dago banaturik: alde batetik egongela izugarria dago; azaleraren beste erdia, etxearen alde frontala hartzen duena, simetria zentraleko ardatz batez dago organizaturik; ardatz horrek idazlearen estudiotik bi logeletara eramaten du. Bainugelak bertan daude eta marmolezkoak dira, estilo pompeyanokoak. Ataria harrera-gela bezela funtzionatzen du, modernoa baina aldi berean arkaikoa dena, erromantikoa eta elementu klasikoak konbinatzen dituena. Egongelako pareta batean tximinia handi bat dago, eta beste horma gatean Pericle Tazziniren erliebe erraldoia dago (Malaparteren kontenporaneo bat): giza-irudiez korapitaturik dago eta Indiako Kajuharoko antzinako tenpluetako fatxadetan dauden erliebe erotikoak gogoratzen dituzte.

Pericle tazzini

Archivo:Malaparte 27.jpg
Egongelako paretetan dauden lehio-koadroek eszena fijo batzuk enmarkatzen dituzte, etxearen dekorazio gisa funtzionatzen. Eszena horietan itsasoa eta Farallonak daude, eraikinaren kokapenaren ezaugarri miresgarria. Malapartek margolari lagun batekin hitz egin zuen leihoen luzeera enkuadratzeko, eta markuak lientzoetarako erabiltzen den egur bera izateko; honela, bistei izaera piktoriko eta kolorista ematea lortu zuen.

farallonak eta itsasoa

lehioen dimentsioak; zoruko harria
Archivo:Malaparte 28.jpg




Tximinaren atzeko pareta beirazkoa denez, bistetaz goza daiteke baita sugarren zehar. Beira berezi hau tenperatura altuak jasateko diseinaturk dago.

Eraikin honek material ezberdinak biltzen ditu. Zementua, adreiluak eta harria mediterraneoko estiloko oinarrizko material bezala, etxe honetan protagonista dira. Lehioetako eta ateetako markoak egurrezkoak dira. Logela nagusiko bainuontzia marmolezkoa da; marmola pareta batzuetako estalduran erabili zen. Solairuak harrizko lauzez egin ziren; egongelako zoruan harri asperoa ikusten da; gainerako geletan, atarian eta bainugeletan zeramikaz dekoraturik dago. Tximiniaren atzeko paretan beira erregogor berezia dago. Eraikinaren fatxada gorriz margotuta dago (Pompeya-gorria) eta barrualdea txuriz.

marmola

Archivo:Malaparte 34jpg.jpg
zeramika 1

Archivo:Malaparte 35.jpg
zeramika 2

Archivo:Malaparte 38.jpg



Eraikina eremu natural batean kokaturik dagoen objektu bukatu bat da, organikoki itxia dena. Modu berean harriaren profil zorrotzean bermaturik dago, paisai honen elementuekin erlazioa bilatuz.
Archivo:Malaparte 23.jpgArchivo:Malaparte 24.jpg
Archivo:Malaparte 25.jpgArchivo:Malaparte 26.jpg


Idazleak Napoleseko itsasertzean etxe bat eduki nahi zuen. Capri hiriak bere bilaketako laburpeneko elementu esentzialak biltzen zituen: bakardadea eta maitasuna. Malapartek entsegu bat idatzi zuen, etxe honekiko zituen intentzioak azalduz; bertan, etxea eraikitzean bere burua eraikitzen zuela onetsi zuen, bere erretratoa harrian eraiki nahi zuela.

Idazlea hil zenean Malaparte Etxea abandonaturik geratu zen. Denboraren eta bandalismoaren eraginez, etxeak bere zeramikazko berogailu bikaina galdu zuen. 1980-1990n birmoldaketa lanak egin ziren, bere iloba Niccolo Rositanik ardura hori hartu zuenean, bere osaba-aitonaren oinordetza-nahiari uko egin ondoren, idazleak etxea Txinako Herri-Errepublikari utzi baitzion.




No hay comentarios:

Publicar un comentario