jueves, 21 de marzo de 2013

LEKUKO ARGAZKIAK

Ezkerraldean horma dago; jarraian hogeitazazpi zutabe daude (bederatzi ilara luzeran bider hiru ilara sakoneran) eta zutabe guztiak lotzen dituzten habeak hiru altueratan daude: sabaiaren azpian, bi solairuak bereizten dituztenak eta orubearen ez-uniformetasuna hausten dutena.
Eskuinaldean orubeak malda hartzen du, eremu horretako zutabe eta habeak nolabait estaliz. Alde honetako zutabe eta habeak agerian daude, hau da, ez dago estaltzen dituen hormarik ezkerraldean dagoen bezela.
Haren gainean hainbat pisuko etxebizitza familia-anikoitzekoa dago, boladizoan balkoiak dituen. 
Atzekaldea horma batez estalita dago (egitura honen gainean dagoen etxebizitzaren sarrera eta sarrera-kalea).
Aurrekaldean orubea asko inklinatzen da beheraka. Behean hainbat eraikin eta egitura daude: polizia munizipalen eraikina, erresidentzia unibertsitarioa (Olarain), futbol eta saskibaloi kantxak, fakultateak (Oñati plazakoak) dira nabarmenenak.
















 





















No hay comentarios:

Publicar un comentario