Izena: Casa Vittoria
Kokapena: Pantellería irla, Siciliako hegaldea
Arkitektoak: Lluís Clotet eta Óscar Tusquets
Urtea: 1972
Arkitektura tipikoa: "damuso"
Proiektua: berrikuntza eta zabalkuntza
1972ko bizileku hau Siciliako hegoaldean dago, Pantellería irlan, oso harritsua eta mailakatua dena. Bertako arkitektura tipikoa "damuso" deitzen da, harrizko horma lodiak eta ganga apalduak erabiltzean oinarritzen dena.
Gaur egun debekatuta dago oin berriko eraikuntzak egitea, baina badaiteke zabalkuntzak egitea. Vuittoria etxea orube aldapatsura egokitu zuten, etxe eskalonatu bihurtuz. Itsasotik ikusita, etxe honek eraikin-hondarrak direla ematen du: eraikina orube aldapatsutik ateratzen dela ematen du, eta haren aurrean zutabeak ditu, etxea desagerrarazten dutenak, eraikina ikusezin bihurtzen dutenak. Lurzoruaren izaeragatik, bertan eman beharreko erantzun arkitektonikoa tenplua izan behar zuen; hortaz, elementu arkitektoniko sinplea, kolomadia, bertoko eraikuntza itxiaren alboan, hau da, harrizko hormen ondoan jartzea erabaki zen. Itxuraz, eraikuntzak lursailean duen presentzia ikusten da, lursaila plano horizontalez eratutako bankalez osatuta dagoelako, zutabe bertikal eta horma horizontalak guztiarekin mozten duten bitartean.
Eraikina bi atal ditu: existitzen zen atala eta Clotet eta Tusquet arkitektoek berriturikoa. Existitzen zen eremua logela bihurtu zuten, jantzitoki bat zuena. Atal berrian, hau da, behekoan, egongela kokatu zuten, ekialdera orientaturiko sukalde bat zuena; bertan, obran eginiko eserleku batzuk proiektatu zituzten, espazioa eskailerekin lotzen zutena. Kanpoko eskailerak labako arrokan zizelkaturik daude, eta beheko erdi-estalitako terraza goikoarekin lotzen du, azkenengo honetatik barrura sartu ahal izateko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario