miércoles, 20 de marzo de 2013

miércoles, 13 de marzo de 2013

TRINITATE PLAZA - INTERBENTZIO POSIBLEAK




Trinitate plazak aldaketa asko jasan ditu Peña Gancheguik espazio horren antolaketa egin zuenetik. Gaur egun duen itxura ez da hasiera batean eman zitzaionaren berdina: kantxak daude, bolatokia itxi da, San Telmo museoaren berrikuntza ikusten da, gradak eta harriak amaiera ezberdina dute... Hainbeste aldaketa izanda, ondo egon zitekeen guk ere bertan egin daitekeen interbentzioren bat proposatzea, plazak iraganeko itxurarekin harremana izan dezan edota etorkizunari begira hiriarekin batera gara dadin.






Nire ustez hauek dira plaza honetan dauden interbentzio baterako eremu posibleak:


Gradak:

Gradek plantan ikusita forma organikoa dute, mendia eta hiriaren arteko harremana irudikatuz; hala ere, ez daukate bukaerarik mendian. Nire ustez ondo egongo litzateke Urgullera sarrera bat irekitzea. San Telmoren atal berriak harreman hori irudikatzen du fatxadan dituen zulo "berdeen" bidez, eta graden materialak harreman-funtzio hori duela interpretatu daiteke, harria baita. Sarrerak graden jarraipen gisa uler genezake, zaharra-berria, mendia-hiria, natural-artifizial ... bezalako dikotomiak hautsiz.




Sarrera:

Plaza ixteko haren sarrerari L forma eman zion Gancheguik. Abuztuaren 31 kaletik datorren sarrera honek gaur egun taberna batzuen terrazak ditu, kabina modukoak direnak eta plazaren nortasuna hausten dutenak. Nire aburuz, kabina horiek plazarekin eta abuztuaren 31 kalearekin harremana izan dezaten, bertan integratu beharko genituzke, material gisa harria erabiliz eta bertako elementu eta tipologiak erabilita (altuera, luzera plazaraino, kurbadura...)





Frontoia eta bolatokia:

Gaur egun bolatokian aldagelak daudenez, nire ustes ondo egongo litzateke aldageletarako sarrera eta fatxada berritzea, erabilpen hori uler dadin. Aldagelen erabiltzaileak frontoiaren erabiltzaile berak direnez, bolatokiaren eta frontoiaren arteko lotura ikusi beharko litzateke, plazako elementu berdin bat bezala uler dadin. 




Santa Corda kalea:

Santa Corda kalearen alboetan dauden bi eraikinak (San Telmo museoa eta etxebizitza bat) plazaren barruan daude; San Telmo museoak nolabait plazarekin harremana erakusten du haren materialarengatik, baina alboko etxebizitza horren denbora pasa ahala harreman hori hautsi egiten ari da, graden jarraipena izanez plazaren influentzia bakarra. Hortaz, komenigarria izango litzateke eraikin honen fatxada moldatzea, materiala aldatuz: mendiaren "ispilu" gisa funtziona dezake, edo San Telmo museoaren berrikuntzaren influentzia har dezake, beti ere graden influentzia gordez Gantxegik proiektaturiko plazaren izaera mantendu dezagun.







lunes, 11 de marzo de 2013

JAFFÉ ETXEA "SKYBREAK"



Izena: Jaffé etxea "Skybreak"
Kokapena: Radlett, Hertfordshire, Erresuma Batua
Arkitektoak: Team 4: Norman Foster, Su Brumwell, Wendy Cheeseman, Richard Rogers
Urtea: 1966
Arkitektura estiloa: plantan bi dimentsioek agindu (eraikitze sistema sinple bat erabilita)
Proiektua: prototipo hedagarri bezala proiektatu, etxe multzoa sortzeko (garatu gabekoa)






Orubea aldapatsua da eta iparrerantz jaisten da; bistak iparrerantz orientaturik, arazo bat topa genezakeen eraikin bat proiektatzeko haren argiztapena ahalik eta naturalena izateko. 

Lurzorua horrela izanda, erantzuna tribuna eskalonatuak izan zezaketen. Tribuna hauek orubearen inklinazioarekin batera jaisten dira eta zeharkako hormen zehar dijoazten gatzarien artean kristalezko irekierak dituzte. Tribunek orubearen inklinazioa jarraitzen duten bitartean, zeharkako paretak aldaparen perpendikularrak dira. 

Tribuna bakoitzan eratzen diren espazio enkuadratuen funtzioak ezberdinak dira: goiko pisuan sarrera dago, ezkerraldean estudio bat dago, eskuinean berotegi bat eta logera nagusia dauden bitartean; erdiko solairuan, ordea, jangela, sukaldea eta despentsa daude; azkenik, beheko tribunan egongela, jolas-gela, haurren logelak eta beste sukalde bat daude. 

Nahiz eta tribunak bata bestea baino beherago dauden, ez dago arazorik espazioak luzeka irakurtzeko, goieneko solairutik hasita beheko pisuraino, edo zeharka tribuna bakoitzean. 

Argizuloek sukaldea kanpoko atari bat ez iruditzea egiten dute. Horma banatzaile mugikorrei esker, etxe barruko espazioa bost luzekako pareten artean jarioan dagoela ematen du, alboetan hainbat logela lerrokatu utziz; bestela, tubo eskalonatuen antzeko espazioen segida bezala interpretatu daiteke espazioa. 





Marrazkiak:













"La naranja mecánica" filmean Jaffé etxea agertzen da: