martes, 30 de abril de 2013

BOROBIL ¡VAYA CASAS! PROGRAMAN




¡Vaya casas! Antena 3-ko programan Donostiako luxuzko etxebizitza hau agertu zen bart gauean. Bi arkitektoek Patricia aurkezleari bizitokia erakutsi zioten, diseinuari, erabilgarritasunari eta bestelako ezaugarriei buruzko azalpenak emanez.

Bideoaren hasieran arkitektoek bertoko altzairuaren presentzia nabarmentzen dute. "Eskultura-etxe"-tzat hartzen dute, arkitektoek atearen diseinua aurrera eraman zuela azaldu baitzuten, aurrerago agertuko diren hainbat elementu gehiago bezala.





Familia bakarreko etxebizitza honen izena Borobil da, eta eraikinaren izkin batean zintzilikaturik dagoen pieza eskulturiko horrek irudikatu egiten du.




Hiru  metroko sarrerako atea zehakatzen dute oinezkoek, eta garraioentzako ate tolesgarri hauek topatzen ditugu.



Etxearen barruan dagoen beste atea eskultoreak diseinatutako da. Barruan hormigoi ikusizko luzitua duen espazio irekiarekin topatzen dira. Adibidez, sukaldea eta estudioa ia loturik daudela esan dezakegu. Aurkezleak hormigoia sentsazio hotza ematen duela esaten du, galdetuz ea eraikinaren tenperaturan eragina duen; arkitektoek azaltzen diote habitat honen beroketa-sistema erradiantea dela, eta hormigoiak ez duela hoztasunik ematen; ia aldrebes, erradiantea denez berotzean tenperatura mantendu dezakeela azaltzen diote.



Goiko solairura igotzerakoan, barandila eta pasamanoseko beira berezia goraipatzen dute: kristal bakoitza koadro bat bezalakoa da, baita eskultorearen diseinua ere dena.


Lorategitik ikusita, etxebizitza honek modulu ezberdinak aurkezten ditu. Paisaiara irekitzen dira eta norabait exhibizionismoa pribatutasunarekin konbinatzen dute. Gauean argi-jolasek eraikinari ematen dioten izaera azpimarratzen dute. Modulu hauen ia azpian igerilekua topatzen dugu. Uraren erreflexua moduluen forjatuaren azpian sortzen duten efektuaren miresgarritasuna azaltzen dute ere bai.


Modulu horietako batean suit bat ematen duen logela aurkitzen dugu. Lehen aipatutako exhibizionismo hori agerian geratzen da, ohea beirate handiaren erdian kokaturik baitago, paisaia zinema erraldoi bat izango balitz bezala. Pribatutasuna kortzeko, tertziopelozko gortina luze gorriak topatzen ditugu, metafora dramatikoarekin jarraitzeko, antzerki bateko teloia ematen duena.


Espazio libre irekiak direla esan dugu, eta logelan nabaritzen da berriz ere; bertatik gertu, ia jarraian bainugela bat aurkitzen baitugu, luxuzko erosotasun guztiekin.

Ate luzeekin jarraituz, egurrezko ate labaingarri honekin topatzen gara, beste logela batera eramaten gaituena. Etxean guztira bost logela daude. 


Logela honetako altzariak ezaugarri nahiko berezia dute: atzeko aldea kristala denez, argi naturalaz argiztatzen da.


 Beheko solairura jaistean "txoko" batekin topatzen gara, bisitekin aisialdi denbora ona igarotzeko pentsatua. Bertan sukaldea dago eta besteak beste, sauna bat.

Bertatik kanpora irten daiteke. Lorategian igerilekua aurkitzen dugu.



Kanpotik fatxadan kate luze lodiak topatzen ditugu, eraikinaren teilaturantz igotzen dutenak: bajanteak dira. Baserrietako sistema tradizionala erabiltzea erabaki zuten, lorategiko landareak ureztatzeko: kateetatik ura jaitsi egiten da eta fatxadan tuborik ez ikustea lortzen da.





Amaitzeko, etxebizitzaren kokapenagatik, konposizioagatik... Donostiako bistetaz gozatu daitekeela argi geratzen da, batez ere kuboetako beirate handietatik begiraturik.



Nahi izatekotan, Antena 3-ko web orrian bideoa agertzen da:

http://www.antena3.com/nova/programas/vaya-casas/conoce-casa-blanco-negro-propiedad-dos-medicos-britanicos_2012082500046.html#

(hirugarren etxebizitza)




lunes, 29 de abril de 2013

FISHER HOUSE




Izena: Fisher House
Kokapena: Hatboro, Pensilvania, AEB
Arkitektoak: Louis Khan
Urtea: 1966
Arkitektura estiloa: kuboak, egurrezko lerro zuzen horizontala
Proiektua: familia bakarreko etxea, ibai ertzean, malda txikiko orube naturalean




Khan arkitektoa beti laukiekin hasten dela esan ohi du: "Beti laukiekin hasten naiz". Obra honetan kontzeptu hori argi ikusten da: patuaz erori diren bi dado ematen dute, izkina batean elkargunea dutenak. Hala ere, ez dira kubo zehatzak; izan ere, egongelako "kuboa" ez da laukia oinean ere ez. 

Eraikina plataforma baten gainean bermaturik dago. Plataforma horrek egurrezko entramatua dauka; bertan muntangak daude, eta horren gainean habeak daude kokaturik, gainerako solairuak eraikitzeko. Orubea nolabaiteko malda duenez, harrizko oinarri bat diseinatu zuen Kahn-ek, malda aldaketa hori konpentsatzeko eta lorategia beheko maila batean utziz.

Esan bezala, eraikina bi modulo ezberdinek osatzen dutela ematen dute, 45º-ko angeluko arku batek bereizten dituen bi kubo ematen baitutelako, elkarrenganako konexio bat izanda. Zurezko lerro zuzen horizontalak garrantzia hartu du proiektu honetan, bi solairuen bereizketa bezala funtzionatuz. Eraikuntza nagusitik metro batzura bi apartamentu txiki eraiki dira, biltegi zerbitzua egiten dutenak.




Barrualdeari dagokionez, bi moduluak bizitokiaren espazia zatitzeko erabili dira: alde batetik laukizuzen formako bolumena daukagu, egoteko estantziak hartzen dituena (sukaldea, egongela, jangela); oinean lauki erregularra den moduluan, ordea, funtzio pribatuagoak dituzten gelak daude (logelak, bainugelak).

Egongela:
Bereiztutako moduluan dago: arkitekto honi ez zaio gustatzen forma bakarreko eraikinak, non barrua zatitu egin behar da espazio erabilgarriak sortzeko; Kahn-ek gela edo espazio bakoitzak bere forma propioa izatea nahi zuen. Eraikin honetan kontzeptu hori aurrera eramatea posible zuen, etxe partikular bat delako (eraikin handi batean oso zaila zen ideia hau garatzea, praktikotasu falta eta zailtasun ekonomikoengatik). Egongelan harrizko tximinia dago, 45º-ko angelu hori errepikatzen duenak.




Jangela:
Hasieran espazio nahiko iluna eta isolatua izango zen, lehio txiki bakar batekin, baina bezeroek inguruko bistak nahi zituztela azpimarratu zuten. Obra bukatu eta hilabete batzuetara lehio handiago bat eraiki zen.

Sukaldea:
Egongelak bere modulua sukaldearekin elkarbanatzen du. Honen arrazoia sukaldea forma propia duela da: kuboa kuboaren barruan. Egongelaren espazioak sukaldearen gainetik eta ingurutik jarraitzen du.


Logelak:
Bi solairuko blokea, hau da, logelena, zailagoa da logela bakoitzaren integritate formala mantentzea; espazioa azpizatitu egin behar da. Hala ere, espazioetako bakoitza osoa eta koherentea da. Adibidez, ekialdera orienaturiko goiko pisuko bi logelak laukiak dira (ia perfektuak); horietako bakoitza oinean ikusita azalerako laurden bat hartzen dute, eta kubo osoko bolumenaren zortziren bat.

Gainerako espazioak:
Sarrera nagusian atari bat dago; bi bainugela daude, solairu bakoitzeko bana; komun bat dago; horretaz gain jantzigela bat eta soto-biltegi bat dago.




Behin etxebizitzako espazio-banaketa azalduta dagoela, bertako izaera handieneko ezaugarria azaldu behar da: bentilazioa eta lehio-sistema.

Fatxadako itxura konplexuena lehioen kokapena da: azalera handikoak dira eta sartune sakonak dituzte, lehio txikiagoak dituztenak. Lehioek zurezko kontralehioak dauzkate, oso sakonki atzeratuak daudenak fatxadako planoarekiko, irekitzen direnean fatxadatik ez ateratzeko. Elementu hauek eraikinak geometria abstraktua izatea eragiten dute; etxearen barruan geometria hori igertzen da, adibidez, leihoko bankuak egongelari ematen dion konposaketaren bidez.




Arkitekto honek espazioa eta argia modu berean ikusten ditu, eta orientazioa, arte zehatz. Egongela iparrerantz orientaturik dago, ibaierantz. Norabide honetan asko landutako izkineko lehio bat dago, neurrira egindako altzari bat txertaturik daukana. Ipar-ekialde eta 
hego-ekialdeko fatxadek tamaina txikiagoko lehioak dituzte, argia orekatzen eta deslumbramendua leuntzen dutenak, aldizka arratsaldeko eguzki-izpiak sartzen utziz.




Kahn arkitektoak berebiziko gustua zuen harrian eraikitzeko; antzinako ruinen materiala zelako, eta Erroman egon ostean asko miretsi izan zituelako. Hala ere, Pensilvanian askoz ere merkeagoa denez egurran eraikitzea, teknologia trdizional honetara moldatu zen: platform frame. Orubea ibai baterantz inklinaturik zegoenez eta biltegi bezala funtzionatuko zuen soto bat eraiki behar zenez, harlangaitzeko hormak egiturarentzako oinarri moduan eraiki ahal izan zituen; harlangaitza egonogelako nukleoraino eraman zuen. Eraikinaren materialarekin jarraituz, etxe osoko karpinteria egurrekoa dela esan behar da. Kanpoko estaldura zedroko egurrezkoa da. Estaldura hori orokorrean modu bertikalean eraman da. 


domingo, 28 de abril de 2013

MALAPARTE ETXEA



Izena: Malaparte etxea
Kokapena: Punta Massullo, Capri irlako ekialdean, Italia
Arkitektoak: Adalberto Libera (XX. mendeko arrazionalismo arkitektonikoaren adierazlea), Curzio Malaparte (bezeroa)
Urtea: 1938
Arkitektura estiloa: modernoa; lerro zuzena eta ingurunearekin harremanean (harrian infiltratu)
Proiektua: idazlearen etxea; estilo 

Archivo:Malaparte 17.jpg


Curzio Malapartek Lliberari obra hau enkargatu zionean, arkitektoak proiektu eskematiko bat aurkeztu zuen eraikuntza lizentzia lortzeko: baimen azkarra kargo altu baten interbentzioari esker.

Eraikuntza oso prozesu luzea izan zen eta obran zehar aldaketa asko eman ziren, arkitektoaren eta bezeroaren arteko komunikazio-zailtasuengatik; izan ere Libera oso proiektu zaila ari zen aurrera eramaten (Kongresu Jauregia) eta Malapartek oso produktu pertsonalizatua nahi zuen, bere etxe-idealaren araberakoa. 
Malapartek hasierako eskema hori ezeztatu zuen, arrazionalista eta lineala zelako: bunker edo kartzela batekin konparatu zuen espiritu mediterraneotik at gelditzen zela esan zuen. Idazlea eta arkitektoa hainbeste eztabaidatu ostean, Malapartek bertako igeltsero batzuen laguntzarekin proiektua amaitu zuen.  Haren arabera arkitektoak plano batzuk sinatu baino gutxi gehiago egin zuen.

Archivo:Malaparte 9.jpg Archivo:Malaparte 10.jpg

Archivo:Malaparte 8.jpg 


Proiektua etxearen kokapena eta eraikinaren forma luzatua definitzen du, Punta Massulloko harkaitzaren gainean. Itsaslabar horren 32 metroko altuera dauka eta Salernoko Golkoan dago. Eraikinaren siluetak harkaitzaren jarraipena ematen du.

   

Iristeari dagokionez, eraikin honera heltzea irla zeharkatzea dakarrela esan beharra dago. Capriko Piazzettatik ordu bat eta erdira dago, Marina Grandeko funikularraren gailurrean. Itsasotik irisgarria da ere bai, baina bide hau oso arriskutsua da. Sarrera 99 mailako eskailera da. 
Archivo:Malaparte 32.jpg


 

Fatxadari begira, eskalinatak terraza-solariumera gidatzen duela ikus dezakegu, ebaketa trapezoidala duena. Teilatuan kurba libreko horma zuri bat dago.


  



Etxea luzera ezberdineko hiru solairuetan garatzen da.


  • Beheko bi pisuan zerbitzuaren logelak eta gonbidatuentzako logelak daude. Maila honetan leñazko berogailu bat dago.
  • Goiko solairuan Malaparteren apartamentua dago. 
  • Erdiko solairua bi zatitan dago banaturik: alde batetik egongela izugarria dago; azaleraren beste erdia, etxearen alde frontala hartzen duena, simetria zentraleko ardatz batez dago organizaturik; ardatz horrek idazlearen estudiotik bi logeletara eramaten du. Bainugelak bertan daude eta marmolezkoak dira, estilo pompeyanokoak. Ataria harrera-gela bezela funtzionatzen du, modernoa baina aldi berean arkaikoa dena, erromantikoa eta elementu klasikoak konbinatzen dituena. Egongelako pareta batean tximinia handi bat dago, eta beste horma gatean Pericle Tazziniren erliebe erraldoia dago (Malaparteren kontenporaneo bat): giza-irudiez korapitaturik dago eta Indiako Kajuharoko antzinako tenpluetako fatxadetan dauden erliebe erotikoak gogoratzen dituzte.

Pericle tazzini

Archivo:Malaparte 27.jpg
Egongelako paretetan dauden lehio-koadroek eszena fijo batzuk enmarkatzen dituzte, etxearen dekorazio gisa funtzionatzen. Eszena horietan itsasoa eta Farallonak daude, eraikinaren kokapenaren ezaugarri miresgarria. Malapartek margolari lagun batekin hitz egin zuen leihoen luzeera enkuadratzeko, eta markuak lientzoetarako erabiltzen den egur bera izateko; honela, bistei izaera piktoriko eta kolorista ematea lortu zuen.

farallonak eta itsasoa

lehioen dimentsioak; zoruko harria
Archivo:Malaparte 28.jpg




Tximinaren atzeko pareta beirazkoa denez, bistetaz goza daiteke baita sugarren zehar. Beira berezi hau tenperatura altuak jasateko diseinaturk dago.

Eraikin honek material ezberdinak biltzen ditu. Zementua, adreiluak eta harria mediterraneoko estiloko oinarrizko material bezala, etxe honetan protagonista dira. Lehioetako eta ateetako markoak egurrezkoak dira. Logela nagusiko bainuontzia marmolezkoa da; marmola pareta batzuetako estalduran erabili zen. Solairuak harrizko lauzez egin ziren; egongelako zoruan harri asperoa ikusten da; gainerako geletan, atarian eta bainugeletan zeramikaz dekoraturik dago. Tximiniaren atzeko paretan beira erregogor berezia dago. Eraikinaren fatxada gorriz margotuta dago (Pompeya-gorria) eta barrualdea txuriz.

marmola

Archivo:Malaparte 34jpg.jpg
zeramika 1

Archivo:Malaparte 35.jpg
zeramika 2

Archivo:Malaparte 38.jpg



Eraikina eremu natural batean kokaturik dagoen objektu bukatu bat da, organikoki itxia dena. Modu berean harriaren profil zorrotzean bermaturik dago, paisai honen elementuekin erlazioa bilatuz.
Archivo:Malaparte 23.jpgArchivo:Malaparte 24.jpg
Archivo:Malaparte 25.jpgArchivo:Malaparte 26.jpg


Idazleak Napoleseko itsasertzean etxe bat eduki nahi zuen. Capri hiriak bere bilaketako laburpeneko elementu esentzialak biltzen zituen: bakardadea eta maitasuna. Malapartek entsegu bat idatzi zuen, etxe honekiko zituen intentzioak azalduz; bertan, etxea eraikitzean bere burua eraikitzen zuela onetsi zuen, bere erretratoa harrian eraiki nahi zuela.

Idazlea hil zenean Malaparte Etxea abandonaturik geratu zen. Denboraren eta bandalismoaren eraginez, etxeak bere zeramikazko berogailu bikaina galdu zuen. 1980-1990n birmoldaketa lanak egin ziren, bere iloba Niccolo Rositanik ardura hori hartu zuenean, bere osaba-aitonaren oinordetza-nahiari uko egin ondoren, idazleak etxea Txinako Herri-Errepublikari utzi baitzion.




miércoles, 24 de abril de 2013

PORTU ESPAZIALA DENVER-EN (AEB)

Diseño del puerto espacial de Front Range, a 20 kilómetros del aeropuerto internacional de Denver. | Luis Vidal

Front Range-ko portu espazialaren diseinua, Denverko aeroportu internazionaletik 20km-ra



luis vidal + architects estudioak aurrera eramandako proiektua da



  • Proiektuaren helburua: Coloradon (AEB) portu espaziala eraikitzea 
  • Datak: proiektua aprobatzen bada, 4 urtetan eraikita egon zitekeen 
  • Helburu praktikoa: hegaldi espazial turistiko eta komertzialak egiteaEl objetivo es que despeguen vuelos espaciales turísticos y comerciales 
  • Lortuko liratekeena: kontinenteen arteko hegaldi askozez laburragoak (adib.: AEB -Espainia hegaldia 2 ordutan) 



En verde, hangares de aviones. En rojo, centro de entrenamiento de pilotos y simulador de vuelo. En morado, terminal, centro de pasajeros y turismo, con la entrada y la terraza-observatorio.
  • Berdea: hegazkinen hangarrak
  • Gorria: pilotoen entrenamendu zentroa eta hegaldi simuladorea
  • Morea: terminala, bidaiari eta turismo zentrua, eraikinarako sarrera eta terraza-obserbalekua

Arkitekto honi material berriekin esperimentatzea du gogoko, adibidez material hauek erabiltzea pentsatu du: grafenoa, pintura prismatikoa (argiaren intzidentziaren eta angeluaren arabera kolorea aldatu) eta beira. Zehaztu duten bezala, oraindik guztia dago zehazteko: "Ez dira parametrorik existitzen zehazten dituztenak nola izan behar diren portu espazialak, ospitaleekin edo aeroportuekin gertatzen ez den bezala".

Arkitektura estudio honek Front Range-ko aeroportu pribatua anpliatzeko lehiaketa irabazi du. Portu espazial bihurturik, urte batzuetan hegaldi turistiko suborbitalak despegatzea edota hegazkin komertzialek kontinenteak ordu pare batean lotu ahal izatea lortu nahi da.



Proiektua:
Eraikin modulatu bat da. Haren diseinuak influentzia futurista du, baina aldi berean abiazioaern jatorriekin bat datorrena, iraganean hegan egitea zuen erromantizismoa berreskuratzeko. Horregatik, bisita-zentru bat edukiko du eraikinak (jendeak hegaldiak ikustera joateko). Horretaz gain, hegaldi-simuladore bat gehituko dute proiektuan, ontzi-espazial batean bidaiatzea zer den jakin ahal izateko.

Itxura futurista hori lortzeko diseinu organiko bat proiektatu dute, lerro kurboak erabiliz eta espazio gangatuak, piloto-zentrua edota bidaiari-terminala estaltzen dituztenak bezala.
LVA estudio hau HDR ingeniari enpresa estatubatuarrarekin elkartu da proiektu honekin geratzeko. Beraiek dioten bezala, portu honen eraikitze plana oraindik estudioko lehenengo fasean aurkitzen da. Estudio honetakoak dira proiektuko arkitekto bakarrak, gainerakoak garraiobide espazialetako teknologiako espazialistak, adar ezberdinetako ingeniariak edo lizentzia federalak lortzen espezializatuak dauden expertu legalak dira. Beraz, arkitektoen lana aurreproiektu bat garatzea da, jakiteko ea iniziatiba hori bideragarria den. Oraingoz fase honetan fondo federal bat lortu du.