sábado, 23 de marzo de 2013

360 ETXEA


Andrés Silanes, Fernando Valderrama eta Carlos Bañón arkitektoen etxebizitza hau Madrilgo Galapagar auzoan kokaturik dago. 1528 m2-ko eraikin honen diseinua 2007an egin zen eta eraikuntza 2009an bukatu zen. 




Etxebizitza unifamiliar bat da, baina kontzeptua zehazteko arkitektoek eremu domestikoetan pentsatu ordez, autopistetan, zentzu aldaketetan, ingeniari obra handietan pentsatu zuten. Poetika bilatu zuten, nahiz eta ideia guztiz pragmatikoa dela ematen duen. Formak ez du funtzioa bilatzen, baizik eta funtzioa bera da. Mugimendu ziklikoa, rutina eta sorpresa biziera bat bilakatzen dira.

Gaitasun funtzional paregabea du: etxebizitzako eremu guztietara iristea ahalbidetzen du zentzu bikoitzeko pasabide batek. "Loop" forma dauka, gimnasten edo patinatzaileen forma egiten du, artistiko bezain zehatzak direnak.








Eremu berde batean kokaturik dagoenez, 360º hartuz ahalik eta paisaia gehien hartzeko diseinaturik dago. Leiho ilara bat dauka fatxadaren ekialdeko aldean, mendietako bistak emanez. Zenbat eta eraikinaren izkinetatik gertu egon, orduan eta intimitate eta pribatutasun maila handiagoa topatzen dugu; eraikinaren barrueneko puntuan mediateka bat dago, argiztapen naturalik ez daukana, guztiz isolaturik dagoena, bertan teknologiari %110eko garrantzia emateko.

Etxea luzea da, bidezidorra lerro zuzenean eginda; jaitsiera arrapala baten bidez, eskailerak jaitsiera zuzena bideratzen dute. Etxebizitzaren izkin batean egongela dago, leiho handiekin igerilekua eta bistak erakusten; garajea beste puntan. 

Materialei dagokienez, fatxada arbela beltzekoa dela esan beharra dago, barrualdea zuria den bitartean: kolorea islatzailea da, neutro bilakatzen du eraikina, kontrastea sortzen du barrualdearen eta kanpoaldearen artean. Karpinteria metalikoa erabili da eta eskaileretako barandila beira gardenezkoa da. Kanpoaldea bejetazioarekin bat dator eta barrualdean pertsonekin.






 




viernes, 22 de marzo de 2013

TOURETTE-KO SAINTE MARIE KOMENTUA - LE CORBUSIER



LE CORBUSIER  -  TOURETTE-KO SAINTE MARIE KOMENTUA






Dominikoen komentu hau Le Corbusier arkitekto modernistak egin zuen, Tourette-ko nobleak zituen landak okupatuz: basoak, orubeak, komentu zaharra... Eraikina hiri txiki bat bildu behar zuen nolabait, otoitz egiteko lekua, liburutegia, 100 bizileku, jantoki, ikasgelak... behar baitzituen besteak beste.


















Orubea maldatsua zenez, arkitektoak planteatu zuen erantzuna eraikina altuago eraikitzea izan zen. Honekin eraikinaren espazioa handiagoa izatea lortu zuen alde batetik, eta bestetik eraikina lurzorutik altxatzea eta orubearen maila desnibelatuarekin integratzea izan zen, haren azpian pibotezko baso antzeko bat sortuz. 



Laukizuzen formako planta diseinatu zuen, baina horietako izkin bat (eliza) separatu zuen, alde publikoa (eliza, dominikoetaz aparte jendea joan zitekeelako) eta alde pribatua (dominikoek erreklusiorako behar zuten lekua, haien bizitokia, ikastokia, otoitz egiteko lekua) bereizi ahal izateko. Horretaz gain, klaustroa irikita utzi beharrean, historian zehar tipikoa izan den bezala, berak gurutze formako pasabide berdeak sartzea aukeratu zuen. Perimetroan horrelako pasabidea jarri zuen ere bai; azken pasabide honen ezaugarri bereizgarriena hormen altuera izan daiteke: 1.17 metrokoak dira, eta berak dioen bezala, horren deigarria den paisaiak pasabidean erabiten duen gauzarik politena hura ez ikustea da, inkognita sortzen duelako.











Eraikuntzan erabilitako material nagusia hormigoi armatua da, orokorrean estekikoki nahiko gutxi baloratzen dena eta arkitekto honen material maitatuena dena. Komentuaren atal pribatua elizaren atala baino askoz fatxada lirainagoa dauka: beirateak ditu (modolor-aren proportzioekin kalkulatutako gainazal karratuen distribuzioa daukaten leihoak), zutabeak mugikortasun itxura ematen duten planoak dira (proportzio matematikoez distribuituta), gela bakoitzak balkoi bana dauka... 









Argiztapenari dagokionez, esan beharra dago oso lan orijinala egin zuela Le Corbusierrek. Atal pribatuagoan beirateek argi naturala eragozpenik gabe sartzea ahalbidetzen dute; laukizuzen formako leiho altu luzeek pasabideetako argiztapena lortzen dute, komentuari erreklusio doinua emanez; gela bakoitzak balkoi bana daukanez, bakoitzak paisaiaren marko bana dauka, besteak beste. Elizan leihorik ez dagoenez, argiztapena modu are bitxiago batez kudeatzen da: tubo antzeko zuloak daude, argia sartzea uzten dutenak, eta elizari ukitu erlijioso hori ematen dio zuloaren hormigoia kolore argiz margotuta dagoelako. Hortaz aparte, Le Corbusierrek elizaren orientazioa kontuan hartu zuen elizaren argiztapena nolako izango zen diseinatzerakoan: dominikar elizetan tradizionala den bezala, komentua norabide zehatz bat izan behar zuen, eta horrela izanda Eguzkia arratsaldetan eta goizetan elizaren bi plano ezberdinetatik joko zuen; hortaz, bi plano horietan laukizuzen formako zulo modukoak iriki zituen, bata horizontala eta bestea bertikala. 





kripta, elizaren modernizazioaren ostean
erabilerarik gabe geratu zena














Distribuzioari dagokionez, sarrera orubearen maila altuenetik dela zehaztu beharra dago, elizatik, hau da, atal publikoenetik ahalik eta hurrunenen, domingotarren bizimodu umila irudikatuz. Filosofia bera gela bakoitzean ikusten da: gela bakoitzaren espazioa, otoitz egiteko, ikasteko eta lo egiteko behar den 2x1 m2 neurrian inspiraturik daude. Materialei dagokienez, findu gabeko hormigoizko paretak daude, baina balkoitik gertuenen dagoen paretaren materiala askoz finagoa da, ez horren latza, ikasleak eta fraideak lasaitasuna sentitu dezaten otoitz ordu horietan. Gelen espazioak distribuzioa bizilagun bakoitzaren beharretara moldatzeko gaitasuna dauka.












Detaile moduan, Le Corbusierrek gelen leihoak bereizi nahi izan zituen kanpotik, zimenduetatik datorren forjatua sostengatzen dituzten zutabeetatik ateratzen diren habexkak bistan utziz.





Proiektua diseinatzerakoan Le Corbusierrek dominikotar fraileak prozesioan imaginatu zituen, eta prozesioak egiteko arrapala luzeak proiektatu zituen; domingotarrek ez zutenez prozesio gehiegirik egiten eta arrapala horiek nahiko garestituko zutenez proiektua, eraiki gabe geratu ziren.