IRUZKINA
Zer da
espazioa? Non hasten da? Non bukatu? Zein motatako espazioak daude? Bereizketa
hori zeren araberakoa da? Zer da espazioa sortzea? Sortu al daiteke? Edo
bakarrik mugatu egin daiteke?
Ozeanoko mapa - "la caza del snark", Lewis carroll
Espazioari buruzko galdera asko piztu daitezke gure buruan. Georges Perec idazlearen liburu honetan espazioari buruzko ikuspegi bat azaltzeko saiakera bat topatzen dugu. Modu grafiko eta abstraktu, zail baina oso sinple batean espazioari buruz hitz egin digu frantsesak.
georges perec
Irakurtzerakoan,
niri pasatu zaidan moduan, espazioa infinitua delaz konturatzen gara. Gure
inguruan dago, gu bertan gaude, momentuoro ikusten, ikutzen, sentitzen dugun
eremua (edo ez-eremua) da espazioa,
baina gure lengoaiaren barnean kokatzen dugu beti (jendearen gehiengoak,
behintzat, ni barne). Honekin esan nahi dut espazioari buruz diogunean,
eraikin, logela, bizi-espazio, lan-espazio, espazio txiki, espazio handi...
esaten dugula, espazioak zenbatzea posiblea balitz bezala.
Enkoadernaturiko orri hauek mugaturiko espazioan irakurritako zeinuek adierazi didatena espazioa uste nuena baino askoz konplexua den kontzeptua, ideia, errealitatea dela deskubritu dut.
Baso batean
haren hektareak begiraturik ikusten dugu zein motatako espazioaren aurrean
gauden. Espazio hori sailkatzen ausartu ondoren, espazio asko edo gutxi dagoen zehazten dugu, askotan
zuhaitz kopuruaren arabera, lekua kentzen baitute. Gure lengoaiak metroak,
pulgadak eta bestelako herramintak ditu objektiboki espazio hori neurtzeko edo
espazioak zenbatzeko. Izan ere, haur bat ikuspuntu berdinetik begiraturik,
ikuspegi zeharo ezberdina izan dezake: zuhaitz bakoitzean etxetxo bat eraiki
daiteke, zuhaitz batetik bestera pasabideak, tranpolinak, tirolinak eraiki
daitezke... Honekin ikus daiteke espazioa bidertzea posiblea dela, baina
espazioa sortzen ari
gara? Edo soilik eraldatu egiten dugu? Ikuspegi horiek guztietatik espazio
gehien ikus dezakeenak idazlea da, zuhaitz bakoitzetik atera daitezkeen orri
guztiak ikusten baitituelako, orri bakoitzean zentimetro karratu batzuk
ikusteaz aparte orria arkatz batez zikintzean mugatzen den espazioa ikusten
baituelako, eta orriak zikindu ostean deskribituriko espazio handia edo espazio anitzak ikusten
baitituelako.
"Especies
de espacios" irakurtzean honi guztiari buruz errefexionatzea posiblea izan
dut, baina adierazi dudan moduan, erantzunik ez dago espazioaren inguruan, edo
behintzat nik ez ditut. Hala ere imajinazioaren bidez espazio ezberdinak edo
espazioaren eremu ezberdinak
praktikan definitzeko edo errepresentatzeko ausardia izateko bultzada bezala
interpretatu nahi ditut zalantza guztiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario