TRINITATE PLAZA
Luis Peña Ganchegui
Trinitate
plazaren analisia egiterakoan hainbat iturritik lortu dugu informazioa.
Lliburuak kontsultatuz eta internet bidez lortutako informazioa esteka hauetan
bilduta dago.
Hasteko,
plazaren ikuspegi orokor bat hartu behar dugu. Luis Peña Ganchegui arkitektoak
diseinaturiko plaza hay 1963. urtekoa da, hiriaren harresien eraispenaren
mendeurrenagatik:
LUIS PEÑA
GANCHEGUI: http://www.ganchegui.com/munibe/obras/o-008/o-008.htm
Plaza
oinezko baten ikuspegitik begiratuta, frontoiitik ikusitako eremuan fokalizatu
gintezke. Blog honetan plazaren eta batez ere frontoiaren ikuspegia aurkitzen
da:
Frontoitik,
San Telmo museoaren atal zaharra eta berrikuntzaren atzealdea ikusten da,
frontoitik hasten diren eskaloiekin bat egin arte. Beraz, San Telmo museoa bi
begiradez ikusi bat da:
●
Nieto eta Sobejano arkitektoek egindako berrikuntzan agertzen
den arkitektura modernoaren esentzia, mendia eta hiria lotuz modu poetikoan
SAN TELMO
MUSEOA web gunea
> Eraikina: http://www.santelmomuseoa.com/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=1&id=5132&Itemid=11&lang=eu
>
Proiektu berria eta kontzeptu arkitektonikoa: http://www.santelmomuseoa.com/index.php?option=com_flexicontent&view=items&id=5134&cid=1&Itemid=24&lang=eu
●
XVI. mendean eraikitako komentu domingotarra
>
Eraikina:
Plaza
osatzen, Santa Maria eliza aurkitzen da. Nahiz eta jatorrian erromanikoa izan,
berrikuntza lanak izan ziren bertan eta handitzean egin ostean detaile gotikoak
eta berpizkundekoak:
Gainera,
Trinitate plazak jasan dituen aldaketak ikusteko eta, era berean, Donostia
hiriak jasan dituenak hautemateko, hurrengo liburura jo eta bertan aurkitzen
da:
Maria Jesus Calvo Sanchez: Crecimiento
y estructura urbana de San Sebastian (1983, San Sebastian)
LANAREN
HELBURUA
Lan honen
bidez Trinitate Plaza ezagutzea lortu nahi da. Luis Peña Ganchegui arkitektoa
oinarritzat hartuz, plazaren konposaketa arkitektonikoa ulertu eta barneratu
behar da, kontuan hartuz bertako eraikinen eboluzioan emandako analisiak eta
bertako influentziak: mendia eta hiria lotzen dituen plaza honek natura eta
hiritartasuna bat egiten du tektonika on bat lortuz.
TALDEAREN
BILAKETAREN ANTOLAKETA
Dokumentazioaren
aldetik, ezinezkoa izan denez plazako eraikinetan egotea eta lehen mailako
informazioa lortzea, bibliografía ezberdinen bidez informazioa lortu dugu:
EHUko liburutegiko baliabideak aprobetxatuz eta interneteko webgune ofizialen
bidez, arkitekturazaleen blogetan agertzen den inpresio eta interpretazioen
bidez ateratako konklusioak lortu ditugu.
Dokumentaketa
aurrera eramateko, taldekideen artean eginkizun ezberdinak banatu ditugu, hiru
taldekide garela aprobetxatuz: batek liburuak bilatu izan ditu, beste batek
webgune ofizialak bisitatu ditu eta besteak arkitekturazaleen inpresioak eta
irudiak aztertuz ondorioak atera ditu. Azkenik, guztien artean testu bat osatu
dugu lan prozesua azalduz, informazioa bilduz eta Trinitate Plaza ulertzeko eta
alde arkitektonikotik ikasi ahal izateko ondorioak ateraz.
INFORMAZIO
ITURRI INTERESGARRIENAK
Lehen esan
bezala, interneten plazako eraikin, eremu eta monumentu garrantzitsuenek
webgune ofizialak dituztenez, bertatik paseatu gara. Haien artean hauek
topatzen dira:
San Telmo
museoaren webgunea, Nieto eta Sobejano arkitektoen web orria (San Telmoren
berrikuntza aztertzeko), Donostiako udaletxeko webgunea…
Hauetaz
aparte, beste web orri proposatzen ditugu, hala nola lehen azaldutako blog
ezberdinak.
TRINITATE
PLAZA
Lan hau
amaitu ostean ondorio bat atera dezakegu: Trinitate Plazak Urgull mendia eta
Donostiako alde zaharreko eremua batzen dituen plaza da, non bertan
arkitekturaren Historiaren aztarna argia baitagoen.
Frontoiaren
atzealdetik mendiaren igoera dago; San Telmo museoaren berrikuntzak mendia eta
hiriaren gertutasuna errepresentatzen du (fatxadan altzairua eta naturako
elementu berdeak nahasten dira), harrizko eraikin tradizionalak daude, egitura
elementu, elementu estetiko, material eta funtzio ezberdinetakoak.
Honekin
guztiarekin, agerian geratzen da plaza honetatik jende, gertaera, ospakizun,
ekintza ezberdinak pasa direla, eta aztarna horrek hirian utzi duen influentzia
garrantzitsua.
Mikel
Rankin Elvira, Nuria Sacristán García, Urko Saez de Asteasu Iñiguez de Heredia
No hay comentarios:
Publicar un comentario