martes, 19 de febrero de 2013

TRINITATE PLAZA - SAN TELMO MUSEOA


MUSEOAREN BERRIKUNTZARAKO PROPOSAMENAK

Peña Ganchegui eta asoziatuak

trinitate plazetiko perspektiba



Nieto eta Sobejano



Kontzeptu arkitektonikoa: 
Urgull mendia
eskailerak, gradak
San Telmo komentua
Trinitate plaza
hiria
historia
natura
harria
belarra
modernitatean historia
zaharra - berria
 zuloak eta belarra


barrutik zuloen efektua





3Dko bisita:



TRINITATE PLAZA - INFORMAZIO BILAKETA


TRINITATE PLAZA
Luis Peña Ganchegui



Trinitate plazaren analisia egiterakoan hainbat iturritik lortu dugu informazioa. Lliburuak kontsultatuz eta internet bidez lortutako informazioa esteka hauetan bilduta dago.

Hasteko, plazaren ikuspegi orokor bat hartu behar dugu. Luis Peña Ganchegui arkitektoak diseinaturiko plaza hay 1963. urtekoa da, hiriaren harresien eraispenaren mendeurrenagatik:

Plaza oinezko baten ikuspegitik begiratuta, frontoiitik ikusitako eremuan fokalizatu gintezke. Blog honetan plazaren eta batez ere frontoiaren ikuspegia aurkitzen da:

Frontoitik, San Telmo museoaren atal zaharra eta berrikuntzaren atzealdea ikusten da, frontoitik hasten diren eskaloiekin bat egin arte. Beraz, San Telmo museoa bi begiradez ikusi bat da:
       Nieto eta Sobejano arkitektoek egindako berrikuntzan agertzen den arkitektura modernoaren esentzia, mendia eta hiria lotuz modu poetikoan
SAN TELMO MUSEOA web gunea

       XVI. mendean eraikitako komentu domingotarra
> Eraikina:

Plaza osatzen, Santa Maria eliza aurkitzen da. Nahiz eta jatorrian erromanikoa izan, berrikuntza lanak izan ziren bertan eta handitzean egin ostean detaile gotikoak eta berpizkundekoak:

Gainera, Trinitate plazak jasan dituen aldaketak ikusteko eta, era berean, Donostia hiriak jasan dituenak hautemateko, hurrengo liburura jo eta bertan aurkitzen da:
Maria Jesus Calvo Sanchez: Crecimiento y estructura urbana de San Sebastian (1983, San Sebastian)



LANAREN HELBURUA
Lan honen bidez Trinitate Plaza ezagutzea lortu nahi da. Luis Peña Ganchegui arkitektoa oinarritzat hartuz, plazaren konposaketa arkitektonikoa ulertu eta barneratu behar da, kontuan hartuz bertako eraikinen eboluzioan emandako analisiak eta bertako influentziak: mendia eta hiria lotzen dituen plaza honek natura eta hiritartasuna bat egiten du tektonika on bat lortuz.

TALDEAREN BILAKETAREN ANTOLAKETA
Dokumentazioaren aldetik, ezinezkoa izan denez plazako eraikinetan egotea eta lehen mailako informazioa lortzea, bibliografía ezberdinen bidez informazioa lortu dugu: EHUko liburutegiko baliabideak aprobetxatuz eta interneteko webgune ofizialen bidez, arkitekturazaleen blogetan agertzen den inpresio eta interpretazioen bidez ateratako konklusioak lortu ditugu.

Dokumentaketa aurrera eramateko, taldekideen artean eginkizun ezberdinak banatu ditugu, hiru taldekide garela aprobetxatuz: batek liburuak bilatu izan ditu, beste batek webgune ofizialak bisitatu ditu eta besteak arkitekturazaleen inpresioak eta irudiak aztertuz ondorioak atera ditu. Azkenik, guztien artean testu bat osatu dugu lan prozesua azalduz, informazioa bilduz eta Trinitate Plaza ulertzeko eta alde arkitektonikotik ikasi ahal izateko ondorioak ateraz.

INFORMAZIO ITURRI INTERESGARRIENAK
Lehen esan bezala, interneten plazako eraikin, eremu eta monumentu garrantzitsuenek webgune ofizialak dituztenez, bertatik paseatu gara. Haien artean hauek topatzen dira:
San Telmo museoaren webgunea, Nieto eta Sobejano arkitektoen web orria (San Telmoren berrikuntza aztertzeko), Donostiako udaletxeko webgunea…

Hauetaz aparte, beste web orri proposatzen ditugu, hala nola lehen azaldutako blog ezberdinak.

TRINITATE PLAZA
Lan hau amaitu ostean ondorio bat atera dezakegu: Trinitate Plazak Urgull mendia eta Donostiako alde zaharreko eremua batzen dituen plaza da, non bertan arkitekturaren Historiaren aztarna argia baitagoen.
Frontoiaren atzealdetik mendiaren igoera dago; San Telmo museoaren berrikuntzak mendia eta hiriaren gertutasuna errepresentatzen du (fatxadan altzairua eta naturako elementu berdeak nahasten dira), harrizko eraikin tradizionalak daude, egitura elementu, elementu estetiko, material eta funtzio ezberdinetakoak.
Honekin guztiarekin, agerian geratzen da plaza honetatik jende, gertaera, ospakizun, ekintza ezberdinak pasa direla, eta aztarna horrek hirian utzi duen influentzia garrantzitsua.

  
Mikel Rankin Elvira, Nuria Sacristán García, Urko Saez de Asteasu Iñiguez de Heredia

ESPAZIO ILIMITATUA


ingrabitatea
espazioaren poetika
erotika
horizontea eta ihes puntuak
indar bertikalak
plano aldaketak
bolumena
sentimenduak
pertsonak
natura
barra bertikalak


RICO + ROA

Plano bat zehazteko zergatik lau lerro erabili?
Lerro bertikal askoren bidez plano bat definitzea lortzen da, horizontal askorekin moduan egin daitekeen bezala, eta figura organiko bat sortu daitekeen bezala.
Zergatik leihoak? Zergatik itxiturak? Zergatik praktikotasuna ezin da batu ingurunearen ezaugarriekin? Ingurune bat hautatzean, zergatik saiatu behar gara ingurune honetako baldintzak aldatzen? Zertaz “babestu” behar gara? Ezin al dira espazio konkretu bakoitzeko berezitasunak aprobetxatu modu ez konbentzional batean?
casa las jaras


casa arrui





Concurso Clinica oftalmologica la arruzafa, cordoba


alcolea



CASA DE LA LLUVIA


NAVARRO BALDEWEG
LA CASA DE LA LLUVIA (Santander)

Asteburuko etxebizitza
U formako eraikina
Kantabriako mendia
Natura
Kontzeptuala



Eraikitzea ez da espazioa mugatzeko balio izan duten elementu arkitektonikoetatik hasi, baizik eta pertsona oso konkretu batengatik: arkitektoaren anaiak eskaturiko habitat honek habitante baten beharra zuen haren forma zehazteko.

Pertsonak behin zehaztuta, espazio bat mugatzeko eta arkitektura bat sortzeko bigarren komponente esentzialaren beharra dago: ingurunea. Naturaren analisi sakona dago proiektu honen atzean:
argia
horizontea
grabitatea
oreka
eskua


Ikertze prozesu luzea somatzen da proiektu honen atzean, arkitektura honetan arkitektura beraz aparte pintura eta eskultura errepresentatzea nahiko balitz bezala. Izan ere, espazioa eta ingurunea batzea lortu nahi da, pentsamenduaren eta sentimenduaren arteko erlazioa bezala.





lunes, 18 de febrero de 2013

ONE WEEK



Nola eraiki etxe bat? Zertarako eraiki? Zertarako erabili? Zer esan nahi du etxebizitza bat edukitzea? Etxe bat gure pertsonaren parte garrantzitsua dela konturatzen gara film honen bidez. Gure etxeak gure ezaugarriak ditu: ordena-desordena, mugikortasuna-finkotasuna, moldagarritasuna-irmotasuna... Azkenean edozein lekutan gaudelarik gure etxearen zati bat daramagu, gure habitata, gure espazioa, gure familia, gure bizitza eta azken finean gu geuk bertan sortu garelako, bertan hazi, bertan izan garelako. Etxebizitza bat ez da gure beharrak asetzen dituen lau pareta, hori baino zerbait gehiago da. Non edo non, habitat bat eratu beharra daukagu, non negar egin, barre egin, lasaitu, lo egin, garbitu, jan, maitatu, lan egin, gauzak gorde, babestu, sozializatu, bakarrik egon, denbora pasa... egiten dugun.

domingo, 3 de febrero de 2013

"ESPECIES DE ESPACIOS" - Georges Perec


IRUZKINA

Zer da espazioa? Non hasten da? Non bukatu? Zein motatako espazioak daude? Bereizketa hori zeren araberakoa da? Zer da espazioa sortzea? Sortu al daiteke? Edo bakarrik mugatu egin daiteke?


Ozeanoko mapa - "la caza del snark", Lewis carroll


Espazioari buruzko galdera asko piztu daitezke gure buruan. Georges Perec idazlearen liburu honetan espazioari buruzko ikuspegi bat azaltzeko saiakera bat topatzen dugu. Modu grafiko eta abstraktu, zail baina oso sinple batean espazioari buruz hitz egin digu frantsesak.

georges perec



Irakurtzerakoan, niri pasatu zaidan moduan, espazioa infinitua delaz konturatzen gara. Gure inguruan dago, gu bertan gaude, momentuoro ikusten, ikutzen, sentitzen dugun eremua (edo ez-eremua) da espazioa, baina gure lengoaiaren barnean kokatzen dugu beti (jendearen gehiengoak, behintzat, ni barne). Honekin esan nahi dut espazioari buruz diogunean, eraikin, logela, bizi-espazio, lan-espazio, espazio txiki, espazio handi... esaten dugula, espazioak zenbatzea posiblea balitz bezala.

Enkoadernaturiko orri hauek mugaturiko espazioan irakurritako zeinuek adierazi didatena espazioa uste nuena baino askoz konplexua den kontzeptua, ideia, errealitatea dela deskubritu dut.

Baso batean haren hektareak begiraturik ikusten dugu zein motatako espazioaren aurrean gauden. Espazio hori sailkatzen ausartu ondoren, espazio asko edo gutxi dagoen zehazten dugu, askotan zuhaitz kopuruaren arabera, lekua kentzen baitute. Gure lengoaiak metroak, pulgadak eta bestelako herramintak ditu objektiboki espazio hori neurtzeko edo espazioak zenbatzeko. Izan ere, haur bat ikuspuntu berdinetik begiraturik, ikuspegi zeharo ezberdina izan dezake: zuhaitz bakoitzean etxetxo bat eraiki daiteke, zuhaitz batetik bestera pasabideak, tranpolinak, tirolinak eraiki daitezke... Honekin ikus daiteke espazioa bidertzea posiblea dela, baina espazioa sortzen ari gara? Edo soilik eraldatu egiten dugu? Ikuspegi horiek guztietatik espazio gehien ikus dezakeenak idazlea da, zuhaitz bakoitzetik atera daitezkeen orri guztiak ikusten baitituelako, orri bakoitzean zentimetro karratu batzuk ikusteaz aparte orria arkatz batez zikintzean mugatzen den espazioa ikusten baituelako, eta orriak zikindu ostean deskribituriko espazio handia edo espazio anitzak ikusten baitituelako.






"Especies de espacios" irakurtzean honi guztiari buruz errefexionatzea posiblea izan dut, baina adierazi dudan moduan, erantzunik ez dago espazioaren inguruan, edo behintzat nik ez ditut. Hala ere imajinazioaren bidez espazio ezberdinak edo espazioaren eremu ezberdinak praktikan definitzeko edo errepresentatzeko ausardia izateko bultzada bezala interpretatu nahi ditut zalantza guztiak.



DIKOTOMIA


ASKE - MENPE

Askatasuna definitzea zaila izaten ohi da, baina oso azkar esaten dugu ez garela aske zerbaiten menpe gaudenean, askatasuna zehazki zer den jakingo bagenu bezela.Menpekotasuna zehaztea guztiz garrantzitsua da askatasun mailak bereizteko; loturek gu itotzeko duten gaitasunaren arabera askatasun gehiago eskatzen ohi da, baina ez gara konturatzen %100ean ezinezkoa dela askeak izatea, besterik gabe airea arnastu behar dugulako bizirauteko.Hortaz, ondoriozta dezakegu askatasunak eta menpekotasunak ez dutela aurkako bi kontzeptu irudikatzen, ez dira ideia dikotomikoak, nahiz eta normalean dikotomiatzat hartzen diren.Ideia horren abstrakzio gisa, irudi komun baten bidez errepresenta daiteke: puxika. Puxika batek airea du barnean, eta flotatu egiten du, batez ere helioa baldin badu. Ezinezkoa da puxika guztiz kontrolatzea, besarkatu ezean, inguruaren baldintzei joaten uzten delako. Beraz, puxika bat hari batez lotzean gureganako menpekotasun bat sortzen dugu, beti kontuan izanda ez dugula inoiz guztiz kontrolatuko. Haren askatasun eta menpekotasun maila, beraz, %50 - %50 dela esan daiteke.



maketa





sábado, 2 de febrero de 2013

NIRE LOGELA



Logela lo egiteko gela da. Hala ere hori ez da nire logela niretzat hartu izan duen funtzio bakarra: babeslekua, biltokia, topagunea, zinema, ospitalea… izan daiteke ere bai. Logelan inorekin egon nahi ez dudanean sar naiteke, pertsianak jaitsi, atea itxi, munduaz isolatu, edo justu aurkakoa, jendea gonbidatu adibidez film bat ikustera.

Begiak ixten baditut eta nire logela imajinatzen badut, ohetik begiratutako logelaren irudia ikusten dut. Ohean egotean bakea sentitzen da, ez bakarrik lo egitean. Nor ez da inoiz ohean bota zerbaiti buruz hausnar egitera? Edo liburu bat irakurtzera? Modu horretan gogoratzen dut ohea, eguneko momentu pertsonalenak bizi diren lekua. Ohetik begiraturiko logelaren irudi horretan leihoak ikusten ditut, mahaia eta argiak, baita armairuaren zati bat ere; hori da logelaren eremurik erabiliena.

Gauza preziatuenak gordetzen ditugu gure logelan: leku ezberdinetako oroitzapenak, lagunen oparitxoak, txikitako pelutxeren bat, pertsona berezien argazkiak… Hala ere gauza horiek ez dira zertan materialak izan behar, batzuetan oroitzapenak gordetzen baitira bertan: dei garrantzitsu bat egindakoan ikusten zenuen logelako perspektiba, zerbait bilatzean guztia mugitzearen irudia… Gauza asko daude nire logelan, bai ia pareta oso bat hartzen duen armairuan gordeta, bai ohe azpiko armairuan edo ohe gaineko apaletan ere.

Logela mugatzen duten paretek osaturiko espazio hori da nire logela, baina baita bertan dauden altzariak eta haien kokapena ere; zerbait aldatzen bada beste logela bat izango litzateke, nire, baina ez hau. Nire logela nire pertsonalitatearen, bizipenen eta zirkunstantzien materializazioa dela uste dut.

Ohetik begiratutako logela

ARKITEKTURA




Ideia

-Arte kontzeptuala oinarri gisa erabili dugu, indarra kontzeptuak edo planteamendu teorikoak eramateko, ez materialak.





-Dadaismoa: ordenaren aurkakoa; ordena ordenatu. Arkitekturaren konplexutasuna irudikatu nahian, haren barnean dauden ideia guztiak hartuz eta hierarkizatuz -tamaina, forma, kokapena...- arkitektura osatzen duten bi kontzeptu nagusiek arkitekturaren egitura osatzen dutela interpreta dezakegu.

-Mugimenduzko arkitekturan  gertatzen den bezala, maketa honetan bi ikuspuntu daude: goiko bista eta aurreko bista; bista zeihar batetik begiraturik ezin da ondo ulertu dikotomia honen esanahia: bi bistetik begiratu beharrak bi ideien kontrastea irudikatzen du, eta bata bestearen sostengua dela ikus dezakegu. Goiko bistatik begiratzen bada lehenengo ideiaren irudia dago: pertsona bat ikusten da; aurreko bistatik begiraturik, ordea, eskailerak eta kolomak ikusten dira. Eskailerekin batera ideia batzuk igotzen direla ikusten da, goiko hitzaren sostengu moduan; pertsonaren gainean -fusioa- hitza irakurtzen da, letra bakoitza garrantzia gutxiagoko hainbat hitzen gainean  -tamaina txikiago bat erabilita-; izan ere, pertsona eta munduaren fusioaren emaitza da arkitektura.

-Espazioa. Unibertsoaren bi konstante nagusiak denbora eta espazioa dira. Bizitzaren, gertaeren, habitataren eta hortaz arkitekturaren oinarria espazioa dela interpretatzen dugu. horregatik, maketaren oinarrian ESPAZIOA hitza irakur daiteke. letren ez-jarraitasunak espazioaren eta ordenaren bereizketa irudikatzen du, espazioa oso anitza baita, eta ez delako sekula beti espero dugun moduan egon behar (zulo beltzetako espazioa, orri baten espazioa, hiri baten espazioa); horretaz gain, hainbat faktoreren menpe dago, hala nola ingurgiroaren menpe. menpekotasun hori irudikatu nahian, espazioa hitzaren gainean zulo batzuk daude, argi-itzalen errepresentazio gisa.

Espazioan:
            1- Pertsonak → sentimenduak, bizimodua
                                                                                               fusioa
2- Mundua → gizartea, natura



Irudikapena

-Koloreak: zuria eta beltza. Koloreek dikotomia irudikatzen dute, arkitektura osatzeko fusionatzen diren bi ideia nagusiak bereiziz: pertsonak eta mundua.

-Hitzak:

ESPAZIOA: Arkitektura espazio baten gainean eraikitzen da, honen oinarria izanik eta aldi berean hainbat espazio ere sortzen ditu pertsona eusten duten zutabeen azpian gertatzen de bezala.

FUSIOA: Arkitektura gauza askoren fusioa da. nagusiki pertsonen eta munduaren arteko fusioa da, baina bi kontzeptu horiek azpiideia askoren batura da.

A RTEA: Artea arkitekturaren alderdi garrantzitsu bat da, diseinua, ikusgarritasuna, etb. oso kontutan hartu behar baitira, baina arkitektura bere osotasunean arte bat da.
R
K
I
T RANSMISIOA: Arkitektoaren ideian munduari transmititzea, munduak eta pertsonek zer behar duten arkitektoari behin transmititu ondoren
E
K URIOSITATEA: munduak eta pertsonek pertsonengan sortzen den sentsazioa da; hemendik kreatibitatea, orijinaltasuna... eratortzen da; mundua eraikitzen eta janzteko behar den ezaugarria da. “Lekuari ze arkitektura mota behar duen galdetu” esan ohi da; hori deskubritzeko beharrezko ezaugarria da kuriositatea
T
U
R
A METSA: Arkitektura ametsen emaitza da, ideiak, pentsamenduak, ametsak errealitate bihurtzea.


maketa


aurreko bista

goiko bista