domingo, 19 de mayo de 2013

TRINITATE PLAZA - INTERBENTZIOA, AZTERKETA ETA AZALPENAK


Plaza aztertzean herria eta hiriaren arteko harremana handia zela ikusi nuen. Plazaren beharrak eta pertsonek harenganako erlazioak aztertzean (ikus TRINITATE PLAZA - PLAZAREN BEHARRAK ETA JENDEAREN INTERAKZIOAK sarrera*) plazak alde zaharrean duen garrantziaz konturatu naiz. Mendiarekiko garrantzia San Telmo museoko berrikuntza aztertzean ikusi nuen (ikus  TRINITATE PLAZA - SAN TELMO MUSEOA sarrera). Honekin, plazaren integrazioaren garrantzia adierazi nahi dut: elementu oso ezberdinen elkargunean topatzen dugun enparantza da, eta hura aztertzean, eta hare gehiago bertan interbentzio bat egitera ausartzen garenean ahaztu ezin diren faktoreak dira.


trinitate plazako azterketa 1
trinitate plazako azterketa 2
trinitate plazako azterketa 3

Beharrak, beste sarreran* azalduta dagoen bezala, oso anitzak dira. Premia guztiak asetzekotan plaza oraindik askoz ere gehiago aldatuko genuke, eta guztiz itxuraldatuko genuke. Kontuan hartuz proiektu honek behin behineko izaera izan behar zuela, ekitaldi tenporaletarako diseinatutako proiektua izan behar zuen. Hori argituz, esan nahi dut ezin dela pretenditu beti dagoen behar bat asetzea aldi batean dagoen proiektu baten bidez. Beraz, plazan ekitaldiak daudenean nagusitzen den beharra plazaren kapazitatea da: aforoa. Asko betetzen da, eta falta honek alde zaharreko kale askotan eragina du: Trinitate plazan ekitaldi bat dagoenean batez ere 31 de Agosto kalea eta haren perpendikularrak jendez gainezka daude.

Elkarrizketatutakoek bolatokia atzerago botatzea proposatzen zuten. Proiektuak plaza gehiegi ez ukitzeko eta tenporala izan ahal izateko, atzera bota beharrean, atzeko eremu hori aprobetxatzea pentsatu dut: mendia. Azken finean, erabiltzaileek mendi zati bat erabiltzean, lurrean botatzean edota toaila batzuk lurrean jartzean, arkitektura mota bat hariko dira eraikitzen, plazaren eta bertokoen izaera sozial berdinarekin.







Honekin, hara igo eta bertatik jaisteko tirolina bat proiektatu egin dut.

Ezaugarriak

Jaitsiera (trinitate plazako interbentzioa 4)
Soka ondo tenkaturik izatea garrantzitsua da. Proiektu hau pertsona gutxien artean eta baliabide gutxirekin aurrera eramateko pentsatuta dago. Hortaz, diseinuko zutabe horiek lortutakoan, mosketoi batzuekin soka nola tenkatu daitekeen ikus dezakegu. Funtzionamendua egokia izango dela ikusteko, tentsio, pisu, angelu eta gezien azterketa egin da, segurtasuna bermatzeko.

Igoera (trinitate plazako interbentzioa 5)
Norbait tirolinako eserleku funtzioa daukan soketan dagoenean, kanpoko norbaitek igo ahal izatea zen ideia. Tirolinako goiko zutabean norbait badago, berak sokataz tira dezake. Polearen bidea sokaren marruskadura txikiagoa izango da eta errazagoa igotzen, nahiz eta igo beharreko pisua berdina izan. Indar hori konpentsatzeko, soka zama batez zoruari lotuta dago. Sokataz tiratzen duen pertsonak, soka zutabetik ateratzen den barran enredatzen baldin badoa, ziurtatzen du egindako esfortzua ez dela galduko; honela badauka momentu batean gelditzean ere bai.



trinitate plazako interbentzioa 4

trinitate plazako interbentzioa 5
trinitate plazako interbentzioa 6

Eraikuntza
Materialak lortzeko errazak dira. Diseinatu beharreko gauza bakarra zutabea izango litzateke. Hala ere, zutabe hau harrizko bloke pisutsuak lotuz eraiki daiteke. Zutabeetan anilla batzuk torlojuekin lotzen baditugu, lortuko dugu sokak lotzeko lekua. Goiko zutabeari polea bat lotu beharko diogu; lotura zurruna izango du gurpilarekin, eta zutabearekin lotzeko hodia zapaldurik egongo da.



-----------------------------------------------

PROIEKTU AGRESIBOA

Trinitate plazan tirolina bat sartzea proiektu erasotzaileegia dela dirudi. Zaila izan daiteke bertan honelako proiektu bat imajinatzea, edo funtzionatuko duenik pentsatzea. Egia da tirolina ez dagoela adin guztietako jendearentzat pentsatuta, edo behintzat ezin dugu hori pretenditu. Hala ere, nire ustez modu honetan ez da inor marjinatzen, espazioa irabazten baino ez da egiten. Tirolina erabiliko ez lukeen jendeak ez lituzke ezta ere goiko azken grada hori eserleku bezala erabiliko, suposatzen duen esfortzu fisikoagatik (adinduak) edo segurtasun faltagatik (haur txikiekin doazten helduak). Beraz, edozein lekuan moldatzeko gai den jendearentzat pentsatuta dago, haiek direlako gainerakoei leku onak utzi behar dizkietenak, eta kantxen erdian, frontoiaren erdian edo auskalo zein txokotatik jarraitu behar dituzte plazako ekitaldiak. 





-----------------------------------------------

PROIEKTUAREN INFLUENTZIAK
Pisu gehien izan duten influentziak, nola ez, egindako elkarrizketak izan dira. Hala ere, proiektu fisikoaren diseinuaren influentzia natura bera izan da. Hiriaren eta mendiaren arteko lotura eta harreman hori oihukatzen du plazak, baina ez dago inongo elementurik hori irudikatzen duena. Horixe da harremana: naturak hiria eta herria lotzea.




-----------------------------------------------


PROIEKTU BIZIA

Proiektu honek eskaeretako batzuk betetzen ditu, baina behar asko uzten ditu asetu gabe. Interesgarria izango litzateke behin-behineko izaerako proiektu honi garatzeko gaitasuna ematea. Baina nola? Proiektu nagusiak baditu jada bi eseki-puntu edo zutabe; beraz, aprobetxatu ditzakegu bertatik beste zerbait zintzilikatzeko. Tirolinaren loturetatik metro bat gorago lotura batzuk jarriz, estalki bat lortu genezakeen. Estalki honek ekitaldien garapena ematen den espazioaren azalera handi bat estaltzea lortuko zuen, batez ere hare bi beste loturak Santa Corda kalean eta San Telmo berriaren pareta batean kokatzen badira. 

Estalki honen izaera tenporala agian ez litzateke tirolinarena bezain argia izango. Argi uzteko behin-behinekoa izango litzatekeela ere, materialen aukeraketa ona egin beharko genuke. Nire ustez Trinitate plazan material birziklatuekin egindako estalki bat sartzen bada, jendeak inkontzienteki zenbat denborarako den haien buruei galdetuko zieten; izan ere, plazako erabiltzaileak ohituta daude bertan desmontableak diren egiturak ikusten, hau da, aldi baterako arkitekturak ikusten (eszenatokiak, txoznak, postuak...)

Material birziklatuekin jendea orientatzea lortuko genuke, haien funtzio nagusia betetzeaz aparte: zaborra berrerabiliz gutxiago kutsatzea.

trinitate plazako garapena 7



-----------------------------------------------

EREMU AZTERTUA

Plaza aztertzerakoan erabilitako baliabide ezberdinetako batzuk krokisak izan dira. Hauen bidez plaza ezagutu dut, haren proportzioak, neurriak...









No hay comentarios:

Publicar un comentario