domingo, 19 de mayo de 2013

TRINITATE PLAZA - INTERBENTZIOA, AZTERKETA ETA AZALPENAK


Plaza aztertzean herria eta hiriaren arteko harremana handia zela ikusi nuen. Plazaren beharrak eta pertsonek harenganako erlazioak aztertzean (ikus TRINITATE PLAZA - PLAZAREN BEHARRAK ETA JENDEAREN INTERAKZIOAK sarrera*) plazak alde zaharrean duen garrantziaz konturatu naiz. Mendiarekiko garrantzia San Telmo museoko berrikuntza aztertzean ikusi nuen (ikus  TRINITATE PLAZA - SAN TELMO MUSEOA sarrera). Honekin, plazaren integrazioaren garrantzia adierazi nahi dut: elementu oso ezberdinen elkargunean topatzen dugun enparantza da, eta hura aztertzean, eta hare gehiago bertan interbentzio bat egitera ausartzen garenean ahaztu ezin diren faktoreak dira.


trinitate plazako azterketa 1
trinitate plazako azterketa 2
trinitate plazako azterketa 3

Beharrak, beste sarreran* azalduta dagoen bezala, oso anitzak dira. Premia guztiak asetzekotan plaza oraindik askoz ere gehiago aldatuko genuke, eta guztiz itxuraldatuko genuke. Kontuan hartuz proiektu honek behin behineko izaera izan behar zuela, ekitaldi tenporaletarako diseinatutako proiektua izan behar zuen. Hori argituz, esan nahi dut ezin dela pretenditu beti dagoen behar bat asetzea aldi batean dagoen proiektu baten bidez. Beraz, plazan ekitaldiak daudenean nagusitzen den beharra plazaren kapazitatea da: aforoa. Asko betetzen da, eta falta honek alde zaharreko kale askotan eragina du: Trinitate plazan ekitaldi bat dagoenean batez ere 31 de Agosto kalea eta haren perpendikularrak jendez gainezka daude.

Elkarrizketatutakoek bolatokia atzerago botatzea proposatzen zuten. Proiektuak plaza gehiegi ez ukitzeko eta tenporala izan ahal izateko, atzera bota beharrean, atzeko eremu hori aprobetxatzea pentsatu dut: mendia. Azken finean, erabiltzaileek mendi zati bat erabiltzean, lurrean botatzean edota toaila batzuk lurrean jartzean, arkitektura mota bat hariko dira eraikitzen, plazaren eta bertokoen izaera sozial berdinarekin.







Honekin, hara igo eta bertatik jaisteko tirolina bat proiektatu egin dut.

Ezaugarriak

Jaitsiera (trinitate plazako interbentzioa 4)
Soka ondo tenkaturik izatea garrantzitsua da. Proiektu hau pertsona gutxien artean eta baliabide gutxirekin aurrera eramateko pentsatuta dago. Hortaz, diseinuko zutabe horiek lortutakoan, mosketoi batzuekin soka nola tenkatu daitekeen ikus dezakegu. Funtzionamendua egokia izango dela ikusteko, tentsio, pisu, angelu eta gezien azterketa egin da, segurtasuna bermatzeko.

Igoera (trinitate plazako interbentzioa 5)
Norbait tirolinako eserleku funtzioa daukan soketan dagoenean, kanpoko norbaitek igo ahal izatea zen ideia. Tirolinako goiko zutabean norbait badago, berak sokataz tira dezake. Polearen bidea sokaren marruskadura txikiagoa izango da eta errazagoa igotzen, nahiz eta igo beharreko pisua berdina izan. Indar hori konpentsatzeko, soka zama batez zoruari lotuta dago. Sokataz tiratzen duen pertsonak, soka zutabetik ateratzen den barran enredatzen baldin badoa, ziurtatzen du egindako esfortzua ez dela galduko; honela badauka momentu batean gelditzean ere bai.



trinitate plazako interbentzioa 4

trinitate plazako interbentzioa 5
trinitate plazako interbentzioa 6

Eraikuntza
Materialak lortzeko errazak dira. Diseinatu beharreko gauza bakarra zutabea izango litzateke. Hala ere, zutabe hau harrizko bloke pisutsuak lotuz eraiki daiteke. Zutabeetan anilla batzuk torlojuekin lotzen baditugu, lortuko dugu sokak lotzeko lekua. Goiko zutabeari polea bat lotu beharko diogu; lotura zurruna izango du gurpilarekin, eta zutabearekin lotzeko hodia zapaldurik egongo da.



-----------------------------------------------

PROIEKTU AGRESIBOA

Trinitate plazan tirolina bat sartzea proiektu erasotzaileegia dela dirudi. Zaila izan daiteke bertan honelako proiektu bat imajinatzea, edo funtzionatuko duenik pentsatzea. Egia da tirolina ez dagoela adin guztietako jendearentzat pentsatuta, edo behintzat ezin dugu hori pretenditu. Hala ere, nire ustez modu honetan ez da inor marjinatzen, espazioa irabazten baino ez da egiten. Tirolina erabiliko ez lukeen jendeak ez lituzke ezta ere goiko azken grada hori eserleku bezala erabiliko, suposatzen duen esfortzu fisikoagatik (adinduak) edo segurtasun faltagatik (haur txikiekin doazten helduak). Beraz, edozein lekuan moldatzeko gai den jendearentzat pentsatuta dago, haiek direlako gainerakoei leku onak utzi behar dizkietenak, eta kantxen erdian, frontoiaren erdian edo auskalo zein txokotatik jarraitu behar dituzte plazako ekitaldiak. 





-----------------------------------------------

PROIEKTUAREN INFLUENTZIAK
Pisu gehien izan duten influentziak, nola ez, egindako elkarrizketak izan dira. Hala ere, proiektu fisikoaren diseinuaren influentzia natura bera izan da. Hiriaren eta mendiaren arteko lotura eta harreman hori oihukatzen du plazak, baina ez dago inongo elementurik hori irudikatzen duena. Horixe da harremana: naturak hiria eta herria lotzea.




-----------------------------------------------


PROIEKTU BIZIA

Proiektu honek eskaeretako batzuk betetzen ditu, baina behar asko uzten ditu asetu gabe. Interesgarria izango litzateke behin-behineko izaerako proiektu honi garatzeko gaitasuna ematea. Baina nola? Proiektu nagusiak baditu jada bi eseki-puntu edo zutabe; beraz, aprobetxatu ditzakegu bertatik beste zerbait zintzilikatzeko. Tirolinaren loturetatik metro bat gorago lotura batzuk jarriz, estalki bat lortu genezakeen. Estalki honek ekitaldien garapena ematen den espazioaren azalera handi bat estaltzea lortuko zuen, batez ere hare bi beste loturak Santa Corda kalean eta San Telmo berriaren pareta batean kokatzen badira. 

Estalki honen izaera tenporala agian ez litzateke tirolinarena bezain argia izango. Argi uzteko behin-behinekoa izango litzatekeela ere, materialen aukeraketa ona egin beharko genuke. Nire ustez Trinitate plazan material birziklatuekin egindako estalki bat sartzen bada, jendeak inkontzienteki zenbat denborarako den haien buruei galdetuko zieten; izan ere, plazako erabiltzaileak ohituta daude bertan desmontableak diren egiturak ikusten, hau da, aldi baterako arkitekturak ikusten (eszenatokiak, txoznak, postuak...)

Material birziklatuekin jendea orientatzea lortuko genuke, haien funtzio nagusia betetzeaz aparte: zaborra berrerabiliz gutxiago kutsatzea.

trinitate plazako garapena 7



-----------------------------------------------

EREMU AZTERTUA

Plaza aztertzerakoan erabilitako baliabide ezberdinetako batzuk krokisak izan dira. Hauen bidez plaza ezagutu dut, haren proportzioak, neurriak...









TRINITATE PLAZA - PLAZAREN BEHARRAK ETA JENDEAREN INTERAKZIOAK



Trinitate Plaza Donostiako Alde Zaharran kokatuta dago. Haren beharrak zeintzuk diren ondo ikusteko, bertan jaiotako emakumen bati elkarrizketa egin diot (orain ez da hortxe bizi baina dezente hara joaten da), iraganetik gaur egunera arte plazak izan duen erabilera ezagutzeko. Horretaz gain, gaur egun bertan bizi den hogei urteko mutil batekin hitz egin dut, gaur egungo plazaren jende zirkulazioa jakiteko. Gainera, beste auzo batean bizi den baina plazaa honi erabilera bat ematen dion hemeretzi urteko neska bati plazaren erabileragatik galdetu nion, bizilaguna ez den baina erabiltzailea den pertsona baten iritzia jakiteko.


---------------------------------------------------------------

Egindako galderak hauek dira. 

Zer harreman duzu Trinitate Plazarekin?

Zer erabilera ematen diozu plazari?

Plazak jasandako aldaketak nabaritu dituzu? Zein aldaketa kanduko zenuke?


Zer behar ikusten diozu plazari? Zer gehituko zenioke?





Bideoan azaldutako eremuak: ura hartu eta botatzeko txokoak.






Gidoiaz aparte hainbat bitxikeri ere aipatu ditu. Adibidez, sarreratik eskubira dagoen etxebizitza gartzela bat zela uste du berak, bertan jaioa zelako eta ikusi duelako nola egin zituzten gaur egun ikusten diren leihoak: harri handiak aterataz (gaur egun ikusten da leiho horietako isurkia oso zabala dela). Honetaz aparte, Peña Ganchegik egindako plaza baino lehen enparantzak zuen itxurari buruz hitz egin zidan: frontoia zegoen baina gainerakoa mendixkak ziren, eta uva deitzen zioten guardetxearen gainean zegoen mendixkari.




---------------------------------------------------------------


Gaur egun bertan bizi den mutilak elkarrizketan esandako hau da:

Zer harreman duzu Trinitate Plazarekin?
31 de Agosto kalea eta Trinitate plazako sarrera elkartzen dituen etxebizitza horretan bizi naiz, ezkerrekoan. Beraz, plaza honekin daukadan harremana nahitaez handia da. Egia esan ez nahiz askotan bertan sartzen, baina bertan bizi naizela esan dezaket.

Zer erabilera ematen diozu plazari?
Normalean bertara ekitaldiak daudenean sartzen naiz. Lagunekin biltzea da plazari ematen diodan erabilera nagusia.

Plazak jasandako aldaketak nabaritu dituzu?

Urtean zehar plaza behin baino gehiagotan aldatzen dela ikusten dut: jazzaldia, bazkari popularrak, inauterietako karpak, Santo Tomas eguneko postuak, txoznak jartzean... Aldaketa horiek dira nik ezagutzen ditudan aldaketak eta egia esan, bai, asko nabaritzen dira: bertan bizi naizenez, edozein gauza bertara sartu behar dutenean (aulkiak, mahaiak, eszenatokiak montatzeko andamioak...). Horretaz gain, edozein ekitaldi ospatzean, batez ere musika jartzen dutenean, jende asko biltzen da eta zarata  asko sortzen da; alde batetik sarreraa bete-beterik egoten da eta beste alde batetik, musikak asko errebotatzen duela.

Zein aldaketa kanduko zenuke?

Aldaketak kendu baino, aldaketa horiek hobeto moldatzea eskatuko nuke, zarataren eta jendetzaren arazoak konpontzeko, batez ere. 

Zer behar ikusten diozu plazari? Zer gehituko zenioke?
Isolamendu akustiko funtzioa izango duen estalkiren bat sartzea interesgarria izango litzateke. Horretaz aparte, sarrera zabaltzea posible izango balitz askoz ere erosoagoa izango litzateke bai bizilagunentzat bat bertara sartzen diren erabiltzaileentzat bai 31 de Agosto kaletik pasatzen ari diren pertsonentzat.




---------------------------------------------------------------


Azkenik, erabiltzailea den neskarekin egindako elkarrizketa honako hau da.

Zer harreman duzu Trinitate Plazarekin?
Jaietan, ekitaldietan eta orokorrean gazteak bertan elkartzen direnean plaza honetara joaten naiz, Santo Tomas egunea, estropadak direnean, inauterietan... Horretaz gain, Alde Zaharretik buelta bat ematera irtetzen garenean plaza honetatik pasatzen gara, eta bertan denbora bat egoten gara.

Zer erabilera ematen diozu plazari?
Batez ere jendearekin biltzeko erabiltzen dudan espazioa da. Horretaz aparte, kokapenagatik, topatze-puntutzat hartzen dugu.

Plazak jasandako aldaketak nabaritu dituzu?
Egia esan betidanik orain dagoen moduan ezagutu izan dut plaza, eta aldaketarik egon bada ez naiz konturatu.

Zein aldaketa kanduko zenuke?
(-)

Zer behar ikusten diozu plazari? Zer gehituko zenioke?
Orokorrean, plaza Alde Zaharreko plaza bat bezala ikusten dut. Horregatik, haren beharrei buruz galdetzean zuzenean Alde Zaharreko beharrengatik galdetzen didazula ulertzen dut. Hortaz, estalki bat behar duela uste det; izan ere, Alde Zaharrean ez dago gazteontzako espazio estalirik, eta euria egitean, Donostian sarri gertatzen dena, ez daukagu kalean egoteko aterperik, behintzat ez ondo egoteko (arkuak daude, baina ez plaza estaliak). Hau  gertatzean tabernetan sartu behar gara, edo Bretxara joan beharra daukagu; gainera nora joan ez dakigunean gaudenean euria egiten badu autobus geltokietan sartu behar gara, Bretxako motor-aparkalekuan edo Gipuzkoa Plazako arkupeetan.
Horregatik plazari zerbait gehitzekotan estalki bat gehituko nioke, bai gradetan (eserlekuak edukitzeko) bai beste edozein lekuan.





sábado, 18 de mayo de 2013

ORIGEN, THE INCEPTION



 

Duela denbora dezente ikusitako fima da hau. Ametsei buruz doan filma da, baina arkitektonikoki interes handia izan dezake ere bai. Lapur batzuk dira pelikulako protagonistak; punta-puntako lapurketa egiteko, amets baten ametsean, eta amets horretako ametsean sartu behar dira, bertan zerbait uzteko. Bukle arriskutsu batean sartzen dira.



ametsetako ametsa ..··¨··..··¨··..·· buklea



Ametsetan sartzean arkitekto baten beharra dute: bertako espazio hori asmatu egin behar dute. Berebiziko garrantzia ematen diote espazioa asmatzeari, plagio moduan edo oroitzapen moduan eraikitzen diren espazioak sortzeak arazo larriak ekartzen baitizkie.





Interesgarria iruditzen zait pelikula hau ikusten delako inspirazioa edozein lekutik etor daitekeela, gu motibatzen gaituen indarren bat baldin badago. Gainera, inguruak inspiratzen gaitu, nahiz eta inguru hori guk geuk sortua bada.


GRABAZIOA


PROIEKTU INTERESGARRIAK

Gauzak zuzen proiektatzea?
                          Eraikin normalak egitea? 
                                                Moda bat jarraitzea? 
Gizartearekin erlazio bat izatea?

Badaude arkitekto asko horren aurka egin duten eraikinak proiektatu dituztenak.

Arazorik ez. Gaur itsusia dena bihar ez da izango... Historiak demostratu digu: "gure gurasoak baztertu eta aiton-amonak besarkatzen ditugu". Ez bazaizkigu gustazen lasai, urrengo belaunaldikoei gustatuko zaie.. Ze.. zer da gustatzea? Funtzioak (...) betetzen badituzte...

Hona hemen hainbat eraikin interesgarriak izan daitezkeenak:

"edificio danzate" edo "gingers eta fred" - frank ghery eta vlado milunic
   

.............................................................................................

´
.............................................................................................

newark-ko longaberger enpresako eraikina (ohio)
.............................................................................................

forest refuge - satoshi okada

.............................................................................................

pigeon forge-ko wonderworks (tennessee)
.............................................................................................


.............................................................................................

sopot-eko "etxe okertua" (polonia)
.............................................................................................

ellora-ko haitzuloak (india)
.............................................................................................
calakmul-eko garbigailu formako eraikina (mexiko)
.............................................................................................

montrealeko 67. habitata eremu erresidentziala (canada)
.............................................................................................

delhi berriko lotoko tenplua (india)
.............................................................................................

bugan-go taktshang monastegia 

.............................................................................................

fafe mendietako harri-etea (portugal)
.............................................................................................

ciudad olimpica de Munich
munich-eko olinpiada-hiriko karpak
.............................................................................................


castro daire herriko erreforma bat, ines cortesäo-rena (portugal)
.............................................................................................

pikapiedren etxea - malibu,(california)



.............................................................................................